2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ORISOAIN
2026rako zerga-tasak
Orisoaingo Kudeaketa Batzordeak, 2025eko irailaren 24an egin osoko bilkura arruntean, honako hau,
ERABAKI ZUEN:
Lehenbizikoa.–Onestea 2026rako zerga-tasak. Hona hemen zehatz-mehatz:
–Lurraren kontribuzioa: %0,26.
–Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga (zirkulazio zerga): Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko Foru Legearen arabera.
–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: %1,2.
–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga (EIOZ): %4.
–Etxebizitza hutsen gaineko zerga: honako karga-tasa hauek aplikatuko zaizkio martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 187. artikuluan zehaztutako zerga-oinarriari (2/1995 Foru Legea, Nafarroako Toki Ogasunei buruzkoa):
- Lehen urtea: %0,25.
- Bigarren urtea: %0,50.
- Hirugarren urtea eta hurrengoak: %1,5.
–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga (gainbalioa):
- Zerga-oinarria ezartzeko koefizienteak izanen dira martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 175.2 artikuluan xedaturikoak (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).
- Kuota likidatzeko zerga-tasari dagokionez, %16ko karga-tasa bakarra ezartzen da gehikuntzaren sortzealdi guztietarako.
Erabaki honetan ezarri gabeko karga-tasetarako, jarraikiko zaie horiek arautzen dituzten ordenantzei eta erabakiei.
Bigarrena.–Agintzea erabaki hau argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Udalaren iragarki-taulan eta egoitza elektronikoan (http://orisoain.sedelectronica.es), herritar orok jakin dezan.
Hirugarrena.–Kudeaketa Batzordeko buruari ahalmena ematea erabaki hau aplikatu eta gauzatzeko behar diren agiri guztiak sina ditzan.
Administrazio bidea agortzen duen erabaki honen aurka, interesdunek errekurtso hauek jartzen ahalko dituzte, hautara:
–Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpena eman duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik hasita.
–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, jurisdikzio horretako organo eskudunari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.
Orisoainen, 2025eko irailaren 25ean.–Kudeaketa Batzordeko burua, Miguel Labiano Sevigné.
Iragarkiaren kodea: L2512724