2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MURCHANTE
Egoitza elektronikoa sortzea
Alkate udalburuaren irailaren 29ko 0221/2025 Ebazpenaren bidez, sortu zen Murchanteko Udaleko egoitza elektronikoa, eta ebazpenaren xedapen zatiak honako hau dio, hitzez hitz:
Lehenbizikoa.–Murchanteko Udalaren egoitza elektronikoa sortzea, https://murchante.sedipualba.es helbide elektronikoan.
Bigarrena.–Egoitza elektronikoaren ezaugarriak honako hauek dira:
–Murchanteko Udala da egoitza elektronikoaren titularra.
–Egoitzak bermatuko du eskura dagoen informazioa dela osoa, egiazkoa eta eguneratua.
–Behar diren mekanismoak gehituko dira, bermatze aldera komunikazio elektronikoen egiazkotasuna, konfidentzialtasuna eta trazabilitatea.
Hirugarrena.–Egoitza elektronikoan eskuragarri dauden zerbitzuak (203/2021 Errege Dekretuaren 8. artikulua):
–Erregistro elektronikoan eskabideak, idazkiak eta komunikazioak aurkeztea.
–Informazio publikoa kontsultatzea eta deskargatzea.
–Jakinarazpen elektronikoak eskuratzea.
–Udalaren tributu eta tasen ordainketa telematikoa.
–Izapide administratiboko bertze zerbitzu batzuk, ezari-ezarian eskuragarriak.
Laugarrena.–Egoitza elektronikoaren publikotasuna:
–Ebazpen hau argitaratuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Udalaren iragarki-taulan eta erakundearen web-orrian, hedapena bermatzeko.
Bosgarrena.–Indarrean jartzea: egoitza elektronikoa abian egonen da ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Seigarrena.–Administrazio bidea agortzen duen ebazpen honen kontra errekurtso hauetakoren bat aurkez daiteke, hautara:
–Aukerako berraztertzeko errekurtsoa, Murchanteko Udal honetako alkateari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazpen hau jaso eta biharamunetik hasita, bat etorrita urriaren 1eko 39/2015 Legearen 123. eta 124. artikuluekin (lege horrek hizpide du Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidea).
–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, errekurritzen den egintza jakinarazi edo argitaratu eta hilabeteko epean, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 337. artikuluari eta hurrengoei (foru lege horrek hizpide du Nafarroako Toki Administrazioa). Halaber, berraztertzeko errekurtsoaren ebazpenaren kontra gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko da.
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, dagokion Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazpen hau jaso eta biharamunetik hasita, bat etorrita uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 46. artikuluarekin (lege horrek arautzen du Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa).
Zazpigarrena.–Ebazpen honen berri ematea Udalbatzari, egiten duen hurrengo osoko bilkura arruntean.
Murchanten, 2025eko irailaren 29an.–Alkatea, Macario Manuel Jarauta Simón.
Iragarkiaren kodea: L2512791