2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MENDABIA
Jarduera-lizentziaren eskaera. Janari lasterreko kebab jatetxea
Aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela udal bulegoetan, hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten jarduerak ukitutakoek. Hori dena, bete dadin abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea (Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen Foru Legea).
Sustatzailea: Mahammad Awais Bibi.
Jarduera: janari lasterreko kebab jatetxea.
Tokia: geltokia 50, behea - katastroko 5. poligonoko 2313. lurzatia.
Mendabian, 2025eko urriaren 1ean.–Alkatea, María José Verano Elvira.
Iragarkiaren kodea: L2512881