205. ALDIZKARIA - 2025eko urriaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LESAKA

Haur eskolako jantokiko prezio publikoak. Hasierako onespena

Lesakako Udalak, 2025eko irailaren 25ean egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Lesakako Udaleko Magala haur eskolan jantoki zerbitzua emateagatiko prezio publikoen araua.

Onetsitako tarifak jendaurrean egonen dira hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten, eta aurkez ditzaten erreklamazioak, kexak nahiz oharrak. Hori dena, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, aipatutako aldaketa behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Lesakan, 2025eko urriaren 1ean.–Alkatea, Ladis Satrustegui Alzugaray.

Iragarkiaren kodea: L2512874