2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LEGARIA
Xehetasun-azterketa, 1. poligonoko 412. lurzatian. Behin betiko onespena
Legariako Udalak, 2025eko uztailaren 10ean, erabaki zuen hasiera batez onestea xehetasun-azterketa bat, lerrokadurak aldatu daitezen Legariako 1. poligonoko 412. lurzatian. Aitor Oroquieta Diazek sustatu du.
Iragarkia argitaratu zen 2025eko 146. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, uztailaren 22an, eta espedientea jendaurrean egon zen 20 egun baliodunean. Ez zen alegaziorik aurkeztu, eta, horrenbestez, behin behiko onesten da, gehiengo osoz.
Aipatutako erabakia argitaratzen da, onetsitako testu arauemailearekin batera, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Legarian, 2025eko irailaren 29an.–Alkatea, Julián Echeverría Garín.
Xehetasun-azterketa (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2512823