1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
188E/2025 EBAZPENA, irailaren 18koa, Langileriaren eta Azpiegituren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez aldatzen baitira deialdi honen oinarri arautzaileak: deialdia, banakako ebaluazioaren araubidean 1.740.000,00 euroko dirulaguntzak emateko Nafarroako Foru Komunitateko toki entitateei, 2024-2025 epealdian haur eskola publikoetan Haur Hezkuntzako lehen zikloko ikaspostu berriak sortzeko obrak egin ditzaten. Deialdia Langileriaren eta Azpiegituren zuzendari nagusiaren urriaren 30eko 223E/2024 Ebazpenaren bidez onetsi zen.
Europar Batasunak-NextGenerationEUk finantzatutako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan tramitatzen da espediente hau.
Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak urriaren 30ean emandako 223E/2024 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen, banakako ebaluazioaren araubidean 1.740.000,00 euroko dirulaguntzak emateko Nafarroako Foru Komunitateko toki entitateei, 2024-2025 epealdian haur eskola publikoetan Haur Hezkuntzako lehen zikloko ikaspostu berriak sortzeko obrak egin ditzaten.
Hezkuntzako Estatu Idazkaritzaren 2021eko abenduaren 23ko Ebazpenaren bidez, Hezkuntzako Konferentzia Sektorialaren 2021eko azaroaren 25eko Erabakia argitaratu zen. Erabaki horren bidez onesten da Haur Hezkuntzako lehen zikloan eskolatzea sustatzeko programara bideratutako kredituen lurralde-banaketaren proposamena, Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoaren 21. osagaiaren esparruan. Bertan, honako hau adierazten zen programa betetzeko epeaz: "2024ko urtarrilaren 1etik 2024ko irailaren 15era arte gauzatuko da titulartasun publikoko ikaspostu berrien bidez –urte bateko eta biko haurrentzat lehentasunez– Haur Hezkuntzako lehen zikloko eskolatzea bultzatzeko programa, 2023. urteko aurrekontuari dagokionez".
Hezkuntzako Estatu Idazkaritzaren 2023ko abenduaren 19ko Ebazpenaren bidez, argitara eman zen Hezkuntzako Konferentzia Sektorialaren 2023ko abenduaren 13ko Erabakia, zeinaren bidez onetsi baitzen titulartasun publikoko ikaspostu berrien bidez –urte bateko eta biko haurrentzat lehentasunez– Haur Hezkuntzako lehen zikloko eskolatzea bultzatzeko programara bideratutako kredituen lurralde banaketaren proposamena, 2023. urteko aurrekontu ekitaldian, Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoaren 21. osagaiaren esparruan (Hezkuntza sistemaren modernizazioa eta digitalizazioa, 0-3 urteko hezkuntza goiztiarra barne). Honako hau jasotzen da bederatzigarren puntuan:
"Onestea Hezkuntzako Konferentzia Sektorialaren 2021eko azaroaren 25eko Erabakiaren aldaketa (Estatuko Aldizkari Ofiziala, abenduaren 29koa), eranskineko zenbait ataletan egin dena: aplikatu beharreko araudia, gauzatzeko epeak, jarduketak, justifikazioa eta programaren egiaztapena. Hona hemen idazketa berria:
8. atalean (Gauzatzeko epeak), honako hauek ezartzen dira, lehenengo, bigarren eta hirugarren paragrafoen ordez:
2023ko urtarrilaren 1etik 2025eko abenduaren 31ra bitarte gauzatuko da titulartasun publikoko ikaspostu berrien bidez –urte bateko eta biko haurrentzat lehentasunez– Haur Hezkuntzako lehen zikloko eskolatzea bultzatzeko programa, 2023. urteko aurrekontuari dagokionez".
Epeak betetzeko, dirulaguntza hau arautuko duten deialdiaren oinarrietan, hirugarren puntuan, honako hau adierazten zen: "Obrek 2025eko azaroaren 1erako bukatuta egon beharko dute (egun hori barne )", eta bederatzigarren puntuan, berriz, "Obrek 2025eko azaroaren 1erako bukatuta egon beharko dute (egun hori barne). Dagokion gastua 2025eko azaroaren 17rako (egun hori barne) justifikatu beharko da".
Hezkuntzako Estatu Idazkaritzaren 2025eko abuztuaren 12ko ebazpen baten bidez eman zen argitara Hezkuntzako Konferentzia Sektorialaren 2025eko uztailaren 31ko Erabakia, aldatzen duena 2021eko azaroaren 25eko Erabakia, zeinaren bidez onetsi baitzen Haur Hezkuntzako lehen zikloko eskolatzea bultzatzeko programarako kredituen lurralde-banaketaren proposamena, Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoaren 21. osagaiaren esparruan. Erabaki sektorialean, onesten da aldatzea Hezkuntzako Konferentzia Sektorialaren 2021eko azaroaren 25eko Erabakia (abenduaren 29ko Estatuko Aldizkari Ofiziala), zeinaren bidez onetsi baitziren 200.790.000,00 euroko zenbatekoaren lurralde-banaketaren proposamena eta autonomia erkidegoek kudeatutako kredituak banatzeko irizpideak, Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoaren (SEM) 21. osagaiaren esparruan (Hezkuntza sistemaren modernizazioa eta digitalizazioa, 0-3 urteko hezkuntza goiztiarra barne), 2021eko aurrekontu-ekitaldian, titulartasun publikoko ikaspostu berrien bidez –urte bateko eta biko haurrentzat, lehentasunez–, Haur Hezkuntzako lehen zikloko eskolatzea bultzatzeko programarako. Erabakiaren eranskineko 8. eta 14. ataletan aldaketa hauek egin behar dira:
–8. atalaren ordez (Gauzatzeko epeak), honako hau jarriko da:
"2021eko urtarrilaren 1etik 2026ko otsailaren 28ra bitartekoa izanen da titulartasun publikoko ikaspostu berrien bidez –urte bateko eta biko haurrentzat lehentasunez– Haur Hezkuntzako lehen zikloko eskolatzea bultzatzeko programa gauzatzeko epea, 2021. urteko aurrekontuari dagokionez."
2023ko urtarrilaren 1etik 2026ko otsailaren 28ra bitartekoa izanen da titulartasun publikoko ikaspostu berrien bidez –urte bateko eta biko haurrentzat lehentasunez– Haur Hezkuntzako lehen zikloko eskolatzea bultzatzeko programa gauzatzeko epea, 2022. urteko aurrekontuari dagokionez."
2024ko urtarrilaren 1etik 2026ko otsailaren 28ra bitartekoa izanen da titulartasun publikoko ikaspostu berrien bidez –urte bateko eta biko haurrentzat lehentasunez– Haur Hezkuntzako lehen zikloko eskolatzea bultzatzeko programa gauzatzeko epea, 2023. urteko aurrekontuari dagokionez."
Ikusirik Hezkuntza Departamentuko Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzuak egindako txostena.
Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 245/2023 Foru Dekretuak emandako ahalmenak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Deialdi honen oinarri arautzaileak aldatzea: deialdia, banakako ebaluazioaren araubidean 1.740.000,00 euroko dirulaguntzak emateko Nafarroako Foru Komunitateko toki entitateei, 2024-2025 epealdian haur eskola publikoetan Haur Hezkuntzako lehen zikloko ikaspostu berriak sortzeko obretarako. Deialdia Langileriaren eta Azpiegituren zuzendari nagusiaren urriaren 30eko 223E/2024 Ebazpenaren bidez onetsi zen.
Honako hau dioen tokian:
"3. Gastu diruz lagungarria."
"4. Nolanahi ere, obrek 2025eko uztailaren 1erako (egun hori barne) bukatuta egon behar dute."
Honela behar du:
"3. Gastu diruz lagungarria."
"4. Nolanahi ere, obrek 2026ko otsailaren 10erako (egun hori barne) bukatuta egon beharko dute."
Honako hau dioen tokian:
"9. Dirulaguntzen justifikazioa eta ordainketa."
"4. Obrek 2025eko azaroaren 1erako (egun hori barne) bukatuta egon beharko dute. Dagokion gastua 2025eko azaroaren 17rako (egun hori barne) justifikatu beharko da."
Honela behar du:
"9. Dirulaguntzen justifikazioa eta ordainketa."
"4. Obrek 2026ko otsailaren 10erako (egun hori barne) bukatuta egon beharko dute. Dagokion gastua 2026ko otsailaren 13rako (egun hori barne) justifikatu beharko da."
2. Eskaerak aurkezteko beste epe bat irekitzea, 2025eko azaroaren 17ra arte.
3. Ebazpen hau toki entitate interesdunei jakinaraztea.
4. Ebazpen hau igortzea Ekonomia eta Ogasun Departamentuak Hezkuntza Departamentuan duen kontu-hartzailetza delegatuari, Haur Eskolen Zerbitzuari, Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzuari eta Obren Atalari, behar diren ondorioak izan ditzan.
5. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.
6. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.
Iruñean, 2025eko irailaren 18an.–Langileriaren eta Azpiegituren zuzendari nagusia, Begoña Unzué Vela.
Iragarkiaren kodea: F2512354