205. ALDIZKARIA - 2025eko urriaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE

Jarduera-lizentziaren eskaera. Industria-makineriaren enpresa instalatzailearen lantegia

Aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela udal bulegoetan, hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita, epe horretan bidezko alegazioak aurkez ditzaten jarduerak ukituak gertatzen direnek. Hori guztia, bete dadin martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren 48. artikuluan ezarritakoa (foru dekretu horren bidez onetsi zen Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamendua).

Espedientea: 2584/2025.

Jarduera sailkatuak: industria-makineriaren enpresa instalatzailearen lantegia.

Sustatzailea: Ishe Proyectos y Servicios SL.

Tokia: Badostain kalea 54, 1. poligonoko 1.129. lurzatiko 1. azpieremua (Uharte).

Uharten, 2025eko irailaren 25ean.–Alkatea, Alfredo Arruiz Sotés.

Iragarkiaren kodea: L2512708