2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
UHARTE
2025erako ibien tasa
Aditzera ematen da heldu den 2025eko azaroaren 5ean amaituko dela ibilgailuak espaloietan barna sartzeko 2025eko tasa (ibiak) ordaintzeko epea. Epe hori iragaten denean, ordainagiriak Derrigorrezko Diru-bilketa Agentziara igorriko dira, premiamendu bidez kobra ditzan, abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorrean ezarritako errekarguekin; zehazki, 117. artikuluan ezarritako errekarguekin (Tributuei buruzko Foru Lege Orokorra).
Uharten, 2025eko irailaren 24an.–Alkatea, Alfredo Arruiz Sotés.
Iragarkiaren kodea: L2512650