2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
UHARTE
Xehetasun-azterketa, 1. poligonoko 227. lurzatian. Behin betiko onespena
Uharteko Udalak, 2025eko abuztuaren 27an egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen xehetasun-azterketa bat Uharteko 1. poligonoko 227. lurzatirako, hartan ezarritako lerrokadurak aldatzeko, baina betiere eutsiz indarreko planeamenduan xedaturik dagoen aprobetxamendu-mugari.
Aipatutako erabakia argitaratzen da, onetsitako testu arauemailearekin batera, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Uharten, 2025eko irailaren 23an.–Alkatea, Alfredo Arruiz Sotés.
Xehetasun-azterketa (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2512467