205. ALDIZKARIA - 2025eko urriaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FUSTIÑANA

Jarduera-lizentziaren eskaera. Ostatu-jatetxea

Aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela udal bulegoetan, hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, jarduerak ukitutakoek bidezko oharrak aurkez ditzaten epe horretan. Hori dena, bete dadin martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren 48. artikulua (foru dekretu horren bidez onetsi zen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko erregelamendua –foru lege horrek arautzen ditu ingurumenean eragina duten jarduerak–).

Jarduera sailkatuak: 3. eranskina; 15.1 taldea.

Espediente zenbakia: 01/2025.

Sustatzailea: Delina Rosario Torrico Jaimes.

Jarduera: ostatu-jatetxea.

Tokia: 10. poligonoko 270. lurzatia (Cortes de Navarra kalea 37).

Fustiñanan, 2025eko irailaren 26an.–Alkatea, Sergio Vitas Aguirre.

Iragarkiaren kodea: L2512753