205. ALDIZKARIA - 2025eko urriaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CINTRUÉNIGO

2026rako karga-tasak. Hasierako onespena

Ikusirik Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean xedatutako aginduak, Cintruenigoko Udalak, 2025eko irailaren 24ko osoko bilkuran, legeak eskatutako gehiengoz erabaki zuen 2026ko ekitaldirako karga-tasak onestea, nahitaez ordainarazi beharreko zergei dagokienez.

Erabaki hau jendaurrean egonen da 30 egunean, aldez aurretik iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udaleko iragarki-taulan paratuta, herritarrek eta bidezko interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak egin ditzaten. Ohartarazten da hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatuko dela adierazitako epean inork erreklamaziorik, kexarik edo oharrik aurkezten ez badu. Hori dena, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Legea).

Cintruenigon, 2025eko irailaren 25ean.–Alkatea, Óscar Bea Trincado.

Iragarkiaren kodea: L2512658