205. ALDIZKARIA - 2025eko urriaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CAPARROSO

2026rako ordenantza fiskalak eta karga-tasak. Hasierako onespena

Caparrosoko Udalak, 2025eko irailaren 25ean egin bilkuran, ondotik ematen den erabakia hartu zuen, 2026ko urtarrilaren 1etik aurrera indarra izanen duten tributu bidezko diru-sarreren gainean eta prezio publikoen gainean, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean ezarritakoari jarraikiz. Hona hemen:

Lehenbizikoa.–Nahitaez ordainarazi beharreko zergak. Hasiera batez onesten dira ondoren zehazten diren karga-tasak, koefizienteak eta indizeak, Udalak nahitaez ordainarazi beharreko zergei dagokienez. 2026ko urtarrilaren 1etik aurrera izanen dute indarra.

Bigarrena.–2026ko urtarrilaren 1etik aurrera indarra izanen duten gainerako tasen eta prezio publikoen tarifen eta kuoten zenbatekoak onestea.

Hirugarrena.–Atzeratu egin da Udalaren kirol instalazioak erabiltzeagatiko eta José Ramón Zalduendo zahar-etxeko zerbitzuengatiko 2026rako tarifei buruzko erabakia, 2025ean metatutako kontsumoko prezioen igoera zein den jakin arte. Erabaki hori hartu bitartean, beraz, indarrean jarraituko dute egungo prezioek.

Laugarrena.–Zerga-tasak, prezioak, tasak eta ordenantza fiskalak jendaurrean egonen dira hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek udal bulegoetan espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, zerga-tasak, prezioak eta tasak behin betiko onetsirik geldituko dira, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Jendaurrean dauden bitartean ordenantza fiskalen edo tipo, tasa edo prezioen aldaketa zehatzen aurka aurkezten diren erreklamazio eta alegazioen kasuan, osoko bilkurak behin betiko onespena eman beharko die aldaketa eta tasa horiei. Horrek, dena den, ez dio eraginen espedientearen gainerako tramitazioari, behin betiko onartutzat joko baita berariazko akordiorik behar izan gabe.

Bosgarrena.–Erabaki honetan jasotako zenbateko eta prezio guztiak 2026ko urtarrilaren 1etik aurrera jarriko dira indarrean, aurreko izapideak betetakoan.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Caparroson, 2025eko irailaren 26an.–Alkatea, Carlos Alcuaz Monente.

Iragarkiaren kodea: L2512763