2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERRIOZAR
Borondatezko epea honako hauek ordaintzeko: bigarren seihilekoko lur-ondasunen gaineko kontribuzioaren zerga, ibiak eta 2025eko ekonomia-jardueren gaineko zerga
Diru-bilketaren gaineko Erregelamenduari jarraikiz, aditzera ematen da 2025eko urriaren 15ean irekiko dela epea 2025eko lur-ondasunen gaineko kontribuzioaren zerga (bigarren seihilekoa) eta ibiak eta 2025eko ekonomia-jardueren gaineko zerga borondatez ordaintzeko. Epea: borondatez ordaintzeko epearen azken eguna 2025eko abenduaren 5a izanen da.
Caixa Banken edo Rural Kutxaren edozein bulegotan ordaintzen ahalko da, aldez aurretik erakutsita behar den ordainagiria, baita Udalaren www.berriozar.es web-orriaren bidez ere. Epe hori iragandakoan, aplikatuko dira Diru-bilketaren gaineko Erregelamendu Orokorrean ezarritako errekarguak, eta gauzatuko dira premiamendu bidez kobratzeko izapideak.
Berriozarren, 2025eko irailaren 30ean.–Alkatea, Iker Mariezcurrena Celaya.
Iragarkiaren kodea: L2512843