205. ALDIZKARIA - 2025eko urriaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BASABURUA

Xehetasun-azterketa, Beramendiko 2. poligonoko 41. lurzatirako. Behin betiko onespena

Basaburuko Udalak, 2025eko irailaren 24an egindako batzarrean, erabaki zuen behin betikoz onartzea Beramendiko 2. poligonoko 41. lurzatirako aurkeztutako xehetasun-azterketa. Dokumentu horren helburua da egun eraikinak duen altuera handitzea, bertan egiteko bizigarritasun baldintzak betetzen dituen etxebizitza bat.

Hasierako onespena uztailaren 30eko batzarrean onartu zen, eta argitaratu zen 2025eko 160. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abuztuaren 12an. Jendaurrean egon da 20 eguneko epean, eta ez da haren aurkako alegaziorik aurkeztu. Hortaz, behin betiko onesten da, jarraikiz ezarrita dagoenari uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 63. artikuluan.

Basaburuan, 2025eko irailaren 25ean.–Alkatea, Santos Etxegia Oronoz.

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2512692