2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BASABURUA
Xehetasun-azterketa, Itsasoko 4. poligonoko 496. eta 497. lurzatietarako. Behin betiko onespena
Basaburuko Udalak, 2025eko irailaren 24an egindako batzarrean, erabaki zuen behin betikoz onartzea Itsasoko 4. poligonoko 496. eta 497. lurzatietarako aurkeztutako xehetasun-azterketa. Dokumentu horren helburua da bi lurzatien lerrokadurak aldatzea eta mugara dagoen lerrokadura 3 metrora jartzea.
Hasierako onespena uztailaren 30eko batzarrean onartu zen, eta argitaratu zen 2025eko 162. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abuztuaren 14an. Jendaurrean egon da 20 eguneko epean, eta ez da haren aurkako alegaziorik aurkeztu. Hortaz, behin betiko onesten da, jarraikiz ezarrita dagoenari uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 63. artikuluan.
Basaburuan, 2025eko irailaren 25ean.–Alkatea, Santos Etxegia Oronoz.
Xehetasun-azterketa (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2512679