2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BARAÑAIN
Aldaketa, 2026rako ordenantza fiskaletan, zerga-tasetan eta prezio publikoetan. Hasierako onespena
Barañaingo Udalak, 2025eko irailaren 30ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldatzea, 2026. urterako, Barañaingo Udalaren ordenantza fiskalak, zerga-tasak eta prezio publikoak, honako hauen arabera: "2026rako ordenantza fiskalen eta zerga-tasen aldaketa" dokumentua eta tarifen eranskina.
Erabaki hau jendaurrean egonen da hogeita hamar egunean gutxienez, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta Udalaren iragarki-taulan paratuta, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak egin ditzaten, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.b) artikuluan xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea). Ohartarazten da berau behin betikoa bilakatuko dela baldin jendaurrean egon bitartean inork erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez badu. Nolanahi ere, aipatu aldaketen testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko da.
Barañainen, 2025eko irailaren 30ean.–Alkatea, María Lecumberri Bonilla.
Iragarkiaren kodea: L2512894