205. ALDIZKARIA - 2025eko urriaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANGUREN

Jarduera-lizentziaren eskaera. Material elektrikoa biltegiratu eta banatzeko jarduera handitzea

Aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela udal bulegoetan, hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten jarduerak ukitutakoek. Hori dena, bete dadin abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea (Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen Foru Legea).

Sustatzailea: Proyelectro Distribución Activa Multisectorial SL.

Jarduera: material elektrikoa biltegiratu eta banatzeko jarduera handitzea.

Tokia: H kalea 1-E, Mutiloa.

Mutiloan, 2025eko irailaren 30ean.–Alkatea, Manuel Romero Pardo.

Iragarkiaren kodea: L2512833