2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARANGUREN
Jarduera-lizentzia ematea. Areto balioaniztuna
Aditzera ematen da jarduerarako lizentzia bat eman dela, honako ezaugarri hauek dituena (hori dena, bete dadin abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea, zeinaren bidez arautzen baitira ingurumenean eragina duten jarduerak –argitaratu zen 2020ko 296. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 22an–):
Lizentzia eman den eguna: 2025eko irailaren 26.
Sustatzailea: Batuecas García Noelia eta Pérez Monzo Salvador.
Jarduera: areto balioaniztuna.
Tokia: Urramendi kalea 2, behea, Mutiloa.
Mutiloan, 2025ko irailaren 26an.–Alkatea, Manuel Romero Pardo.
Iragarkiaren kodea: L2512745