2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ALTSASU
Aldaketa, honako ordenantza honetan: Udal ordenantza, arautzen duena zuzkidura-jarduketei lotutako hirigintzako betebeharrak gauzatzea ezinezkoa izateagatik eman beharreko diruaren kalkulua. Hasierako onespena
Altsasuko Udalak, 2025eko irailaren 24an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldatzea ordenantza bat, zehazki, 4.2, 6.2, 8.2, 10.2 eta 12.2 artikuluak, honako honetan: Udal ordenantza, arautzen duena zuzkidura-jarduketei lotutako hirigintzako betebeharrak gauzatzea ezinezkoa izateagatik eman beharreko diruaren kalkulua.
Espedientea jendaurrean egonen da 30 egun baliodunean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.b) artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatuko da, baldin eta jendaurreko epean inork ez badu aurkezten erreklamaziorik, kexarik edo oharrik.
Altsasun, 2025eko irailaren 25ean.–Alkatea, Javier Ollo Martínez.
Iragarkiaren kodea: L2512732