205. ALDIZKARIA - 2025eko urriaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALLIN

2026rako zerga-tasak eta tasak

Allingo Udalak, 2025eko irailaren 23an egin osoko bilkuran, honako hau erabaki zuen, legez eskatzen den quoruma zuela, eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 12., 64. eta 132. artikuluetan ezarritakoarekin bat:

Lehena.–Zerga-tasa hauek onestea, 2026an nahitaez ordainarazi beharreko zergei dagokienez:

–Ondasun higiezinen gaineko zerga: %0,25.

–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %2, obraren egiazko kostu osoaren gainean.

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga. Indize hau aplikatuko da: %1.

–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga:

  • Koefizienteak: aplikatuko dira balio-gehikuntzaren sortzealdiaren arabera martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean ezarririko gehieneko koefizienteak (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).
  • Karga-tasa: %15.

Bigarrena.–Ordenantza fiskalei dagozkien tasak onestea:

–Fotokopiak: 0,10 euro unitateko.

–Ziurtagiriak eta lurzati zedulak: 1 euro.

–Ziurtagiriak aurrekariekin: 3 euro.

–Konpultsa elektronikoak: 0,50 euro.

–Lehen erabilerako lizentzia: 80 euro.

–Jarduera sailkatuen espedienteen eta irekitzeko lizentzien tramitazioa: txosten teknikoaren kostua.

–Prentsako argitalpenak: argitaratzearen kostua.

–Puzgarrien tasa: 40 euro/egun/puzgarri.

–Pilotalekuko tasa: 3 euro/argiaren fitxa.

–Mahaia erabiltzeko tasa: 2 euro unitateko.

–Eszenatokia erabiltzeko tasa: 60,00 euro.

–Taxi zerbitzuaren tasa: 3 euro.

–Aulkiak erabiltzeko tasa: 0,50 euro unitate bakoitzeko.

–Aulki kaiolaren tasa: 25 euro.

Hirugarrena.–Erabaki hau indarrean jarriko da 2026ko urtarrilaren 1etik aurrera, eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 13.4 artikuluan xedatutakoarekin bat, ordenantza fiskalak aldatutzat jotzen dira erabaki honek ukitzen dituen heinean, eta 2026ko urtarrilaren 1etik aitzina hasiko dira aplikatzen.

Laugarrena.–Horri guztiari dagokion erabakia argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta, ediktuak paratuta, Udaleko iragarki-taulan, Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluarekin bat.

Aditzera ematen da orok jakin dezan. Erabaki honen aurka, behin betikoa baita bide administratiboan, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, erabaki hau argitaratu eta hilabeteko epean.

Amillaon, 2025eko irailaren 25ean.–Alkatea, M.ª Lourdes Lana Goñi.

Iragarkiaren kodea: L2512710