2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ALBIASUKO KONTZEJUA
25-01332 gora jotzeko errekurtsoa, herri-lurrak berreskuratzeko ikerketa espedientea hastea onesteari buruz
Interesdunei epatze-deia egitea, José Javier Oquiñena Argañak jarritako gora jotzeko errekurtsoan. Errekurtso horrek aurka egiten die Albiasuko Kontzejuak herri-lurrak berreskuratzeko ikerketa espedientea hastea onesteari buruz hartutako erabakiei. Horiek hartu ziren 2025eko martxoaren 30eko bilkuran.
Horiek horrela, interesdunak epatzen dira, alegazioak egin ahal izan ditzaten Nafarroako Administrazio Auzitegian, errekurtsogilearen uziei aurka egin nahi izanez gero. Horretarako epea hamar egun naturalekoa da gehienez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Hori guztia, bat etorriz urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. eta 118. artikuluetan ezarritakoarekin (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea). Bestela, baliatzen ahalko dute urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritako bideetako edozein (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea).
Jarritako gora jotzeko errekurtsoaren kopia interesdunen eskura dago Albiasuko Kontzejuan. Hura eskatu nahi izanez gero, idatzi behar da concejo.albiasu@gmail.com helbidera, aditzera emanez zer helbide elektronikotara nahi den bidaltzea.
Albiasun, 2025eko irailaren 28an.–Kontzejuko burua, Jose Javier Oquiñena.
Iragarkiaren kodea: L2512827