205. ALDIZKARIA - 2025eko urriaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALBIASUKO KONTZEJUA

25-01467 gora jotzeko errekurtsoa, hazitarako abereak eta animalia potentzialki arriskutsuak herri-lurretatik ateratzeari buruz

Interesdunei epatze-deia egitea, Manuel María Argaña Inchaurrondok jarritako gora jotzeko errekurtsoan. Errekurtso horrek aurka egiten dio Albiasuko Kontzejuak hazitarako abereak eta animalia potentzialki arriskutsuak herri-lurretatik ateratzeari buruz hartutako erabakiari. Erabaki hori hartu zen 2025eko ekainaren 6ko bilkuran.

Horiek horrela, interesdunak epatzen dira, alegazioak egin ahal izan ditzaten Nafarroako Administrazio Auzitegian, errekurtsogilearen uziei aurka egin nahi izanez gero. Horretarako epea hamar egun naturalekoa da gehienez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Hori guztia, bat etorriz urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. eta 118. artikuluetan ezarritakoarekin (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea). Bestela, baliatzen ahalko dute urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritako bideetako edozein (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea).

Jarritako gora jotzeko errekurtsoaren kopia interesdunen eskura dago Albiasuko Kontzejuan. Hura eskatu nahi izanez gero, idatzi behar da concejo.albiasu@gmail.com helbidera, aditzera emanez zer helbide elektronikotara nahi den bidaltzea.

Albiasun, 2025eko irailaren 28an.–Kontzejuko burua, Jose Javier Oquiñena.

Iragarkiaren kodea: L2512826