204. ALDIZKARIA - 2025eko urriaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

1073E/2025 EBAZPENA, irailaren 30ekoa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ingurumen-txosten estrategikoa ematen baita Luzaideko Benten auzoko 17., 19. eta 21. zenbakiek hartzen duten eremuko determinazio egituratzaileen aldaketa puntualari buruz. Sustatzailea Bostargi SL da.

Aldaketaren xedea da 1. poligonoko 108., 109. eta 110. lurzatien zati bat, 17., 19. eta 21. zenbakiei dagokiena, hiriguneko hiri-lurzoruaren erabilerarekin sailkatzea, merkataritzako erabilera garatu ahal izateko, ingurunean dagoenaren antzekoa. Lurzati horiek, gaur egun, lurzoru urbanizaezin gisa sailkatuta daude.

Biodibertsitatearen eta Arrantza Kudeaketaren Zerbitzuak adierazi du ingurumen ebaluazio estrategiko sinplifikatuaren prozedura egoki egin dela eta proposatu du ingurumen ebaluazio estrategiko sinplifikatuaren txostena egitea, aldekoa, ingurumen ukipen nabarmenik sortzen ez dela iritzita. Hala ere, kontuan hartu beharko da Basoen eta Ehiza Kudeaketaren Zerbitzuak egiten duen txostena.

Adierazitakoarekin bat, eta honako hauek ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikulua, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura ezartzen duen abuztuaren 17ko 10/2023 Nafarroako Foru Komunitateko Lehendakariaren Foru Dekretua, eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen abuztuaren 30eko 74/2023 Foru Dekretua,

EBAZTEN DUT:

1. Ingurumen-txosten estrategikoa ematea Luzaideko Benten auzoko 17., 19. eta 21. zenbakiek hartzen duten eremuko determinazio egituratzaileen aldaketa puntualari buruz, ingurumen ukipen nabarmenik sortzen ez dela iritzita. Sustatzailea Bostargi SL da.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen hau Hirigintza Atalari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2025eko irailaren 30ean.–Ingurumeneko zuzendari nagusia, Ana Bretaña de la Torre.

Iragarkiaren kodea: F2512856