Iragarkia
204. ALDIZKARIA - 2025eko urriaren 13a
1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
1037E/2025 EBAZPENA, irailaren 17koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez egiten baita "Tuterako lohien planta zentralizatua (II. fasea, lohien tratamendua HUAn)" proiektuaren ingurumen inpaktuaren txostena. Proiektua Navarra de Infraestructuras Locales SA (NILSA) enpresak sustatu du.
Ekonomia Zirkularreko eta Berrikuntzako Zerbitzuaren Kutsaduraren aurkako Prebentzio Atalak, prozedura substantiboaren baitan, eta ingurumen ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 45.3 artikuluaren arabera, eskaera igorri dio Biodibertsitatearen eta Arrantza Kudeaketaren Zerbitzuari txosten honen goiburuan aipatutako proiektuaren ingurumen ebaluazio sinplifikatua hasteko, sektoreko legeriak eskatzen duen dokumentazioarekin batera.
Proiektuaren xedea da Nafarroako hegoaldean sortzen diren lohien tratamendua optimizatzea, Tuterako HUAren instalazioak handituz, araztegien energia kontsumoa murriztuz eta prozesuan energia berriztagarria lortuz.
- Aurrekariak:
Tuterako HUA 2001eko urrian jarri zen martxan. Bai plantan sortutako lohiak, bai planta txikietatik datozenak, 2001ean eraikitako ATAD andeletan tratatzen dira.
HUA handitzeari dagokionez (Lohien Planta Zentralizatua), honako proiektu hauek izapidetu dira Ingurumeneko Zuzendaritza Nagusian:
1. Tuterako HUA eraberritzeko, lohien lerroa hobetzeko eta eraikin berriak sartzeko lehen fasea, Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendariaren abuztuaren 16ko 271E/2023 Ebazpenaren bidez funtsezko aldaketa egiteko baimena emanik.
2. Tuterako HUAren bigarren aldaketa fasea, "Tuterako lohien planta zentralizatuaren proiektuaren ingurumen baimen bateratuaren funtsezko aldaketa (II. fasea, lohien tratamendua HUAn), 2023ko uztaila".
Aldi berean, ingurumen inpaktuaren ebaluazio sinplifikatua izapidetu zen; eta akabera eman zitzaion Ingurumeneko zuzendari nagusiaren martxoaren 25eko 229E/2024 Ebazpenarekin. Ebazpen horren bidez, ingurumen inpaktuaren txostena egin zen, ingurumen ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legean ezarritakoaren arabera.
Ondoren, sustatzaileak proiektuaren aldaketa bat aurkeztu zuen Ekonomia Zirkularreko eta Berrikuntzako Zerbitzuan. Aldaketa horren ondorioz, izapidetze substantibo mota aldatu behar da, eta ingurumen baimen bateratua izatetik ingurumen baimen integratua izatera igaro da, atalaseak gainditzeagatik.
Era berean, sustatzaileak proiektuaren azken bertsio horren ingurumen inpaktuaren ebaluazio sinplifikatua hasteko beste eskaera bat aurkeztu zuen, ingurumen dokumentu berri bat erantsita. Dokumentu berri horrek Ingurumeneko zuzendari nagusiaren martxoaren 25eko 229E/2024 Ebazpenarekin akitu zen prozeduran erabilitako dokumentazioari gehitzen dizkio, besteak beste, ingurumen inpaktuaren ebaluazio sinplifikatuaren prozedura aplikatzeko arrazoiak, aztertutako aukera nagusien analisiaren azalpena, usainen inpaktuen ebaluazioa, uholde arriskuengatiko inpaktuak eta Natura 2000 Sareari eragindakoak, eta inpaktu metagarri eta sinergikoak.
- Proiektuaren kokapena, Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen arabera.
Proiektuaren ezaugarriak direla-eta, Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen II. eranskinaren barnean sartzen da, eta, beraz, ingurumen inpaktuaren ebaluazio sinplifikatua egin behar zaio.
I. eranskinean, proiektuaren funtsezko datuak laburbiltzen dira, sustatzaileak proposatutako ingurumen neurri nagusiak eta dokumentazio teknikotik ateratako instalazio berri guztien eskema barne.
- Ingurumen inpaktuaren ebaluazio sinplifikatua izapidetzea.
2025eko apirilaren 15ean, kontsulta egin zitzaien eragindako administrazio publikoei eta pertsona interesdunei, eta haien eskura jarri zen ingurumen dokumentua, 46.1 artikuluan ezarritakoaren arabera.
Proiektuaren aurreko izapideari dagokionez, Tuterako Udalaren eta Ondare Historikoaren Zerbitzuaren aldeko txostenak daude.
Ingurumen inpaktuaren ebaluazio sinplifikatuaren izapidetze berri honetan, eta izapide substantiboaren barruan gerora egindako alegazioak ikusita, berriro kontsulta egin zaie Tuterako Udalari, Kutsaduraren aurkako Prebentzio Atalari, Hondakinen Atalari, Airearen Kalitatearen eta Klima Aldaketaren Atalari, Uraren Kalitatearen eta Obra Hidraulikoen Atalari, eta Naturaguneen eta Espezie Babestuen Atalari. Gainera, ingurumena babesten duten elkarteei kontsulta egiten zaie (Erriberako Ekologistak Martxan - Landazuria, Gurelur, Asociación en Defensa de la Tierra-Lurra, eta Sustrai Erakuntza Fundazioa).
Erantzunak jasotzeko epea azkendurik, honako hauen adierazpenak jaso dira: Tuterako Udala (bi erantzun), Asociación en Defensa de la Tierra-Lurra, Sustrai Erakuntza Fundazioa, Hondakinen Atala, Kutsaduraren aurkako Prebentzio Atala eta Uraren Kalitatearen eta Obra Hidraulikoen Atala. Horien edukiaren laburpena ingurumen inpaktuaren txosten honen II. eranskinean dago.
Abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 47. artikuluak ezartzen duenez, ingurumen organoak ebazpen arrazoitu batez erabakiko du proiektuak ingurumen eraginaren ebaluazio arrunta ala ingurumen eraginaren txostena behar duen, txosten honetan ezartzen denarekin bat etorriz.
- Proiektuaren deskribapen laburra:
2001etik martxan dagoen Tuterako HUAk hainbat hobekuntza egin ditu tratamenduan, tangen bolumena handitu gabe. Gaur egun, egungo ATAD sisteman tratatutako lohiaren baturak atxikipen-denbora oso txikiak ematen ditu, eta horregatik tratamendua hobetu behar da. Gainera, plantaren instalazio elektrikoak zenbaitt arazo ditu, eta horrek funtzionamenduan eragiten du.
Proiektuaren I. fasean, instalazio berriek leku gehiago behar zutenez, Tuterako 29. poligonoko 86. eta 87. lursailak eskuratu dira, araztegiaren ekialdean dauden lurretan:
–87. partzela iparralderago dago, eta bide batek bereizten du 86. partzelatik. Bertan olibondo sail bat zegoen, nekazaritzako tresnen etxola batekin, eta iparraldean ureztatze erreten batekin egiten du muga. Gaur egun, ia olibondo guztiak kendu dira.
–86. lursaila aisialdirako finka bat zen, eraikin bat eta beste bi lanabes etxola eta igerileku bat zituena. Hesituta eta obretan dago; fruta arbolak zituen.
–Lursail horien hegoaldean La Mosquera erretena dago. Proiektuak, lehen fase honetan, 2,00x1,50 m-ko hormigoi armatuzko markoarekin kanalizatzea aurreikusten zuen.
–Obrak hasi aurretik, deskribatutako 4 eraikinak eraitsi ziren, baita zuhaitzak moztu, motzondoak atera eta belar sastrakak kendu ere.
Tuterako lohien tratamendua hobetzeko, II. fasean digestio anaerobio termofiloko sistema bat ezartzea proposatzen da, bertako lohiak eta Nafarroako beste planta batzuetatik datozenak tratatuko dituena. Gainera, planta osoko instalazio elektrikoa birmoldatuko da, kontrol zentro eta transformazio zentro berriak gehituz.
- Alternatiben azterketa, sustatzaileak hartutako irtenbidearen justifikazioa:
5. kapituluan aurkeztutako ingurumen dokumentuak hainbat aukera aztertzen ditu, esku ez hartzeko 0 alternatiba barne. Alternatiba hori baztertu egiten da; izan ere, berehalako inpaktu txikiagokoa izan arren, epe ertain-luzera ez ditu hautatutako alternatibaren onurak ekartzen, besteak beste: lohiak ez dira balioztatzen, ez da energia berriztagarririk sortzen (biogasa), lohien garraio emisioak mantentzen dira gaur egun distantzia handiagora, kanpoko instalazioen mendekotasunarekin, hala nola Aratzuriko planta edo Pina de Ebroko planta (Zaragozako probintzia), eta ez da aintzat hartzen 2019ko Hiri Erabilerako Uraren Ziklo Integralaren Plan Zuzentzailea.
Kokapenaren araberako alternatibak planteatzen dira: Tafalla-Erriberri HUA, Arga Behereko HUA, Valtierra-Arguedas HUA, Ebro Behereko HUA, Lizarrako HUA eta Tuterako HUA, eta lohiak tratatzeko teknologien arabera: konpostajea, digestio aerobiko termofilo autosostengatua (ATAD) eta digestio anaerobikoa (mesofiloa eta termofiloa).
Alternatibak aztertu ondoren, ingurumen dokumentuak ondorioztatzen du Tuterako HUAren aldaketa dela hobekien baloratutako aukera, lursail nahikoa duelako, tratamendu azpiegitura egokia duelako, tratamendu kargaren gehikuntzak hartzeko gaitasun teknikoa duelako eta uholde aurrekaririk ez duelako.
Aukeratutako teknologiari dagokionez (digestio anaerobioa), ingurumen dokumentazioak justifikatzen du energia optimizazioagatik eta Green Deal eta 2030 Agendan ezarritako deskarbonizaziorako eta ekonomia zirkularrerako Europako helburuei egindako ekarpenagatik, BEG emisioak murrizteagatik eta ingurumen arloko beste onura gehigarri batzuengatik, hala nola lohia erabat egonkortzea eta higienizatzea, nekazaritza aplikazio segurua ahalbidetzen baitu, eta garraio bidezko inpaktu txikiagoa, izan ere, tratamendua Tuteran zentralizatzeak egungo garraio distantziak murrizten ditu, dagoeneko inguruan sortutako lohien ehuneko handia (% 41,8) biltzen baitu.
- Proiektuaren ingurumen ebaluazioa:
Ondoren, proiektuaren ondorioen ingurumen ebaluazioa egiten da, Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen III. eranskineko irizpideei dagokienez:
–Proiektuaren kokalekua. Instalazio berriak HUAren egungo instalazioen ondoko lursail batzuetan daude, eta Tuterako ureztatze tradizionaleko lursailak hartzen dituzte, hain zuzen, La Mosquera erretenaren (hegoaldean) eta beste erreten baten (iparraldean) bitartekoak. Proiektua Ebro ibaiaren eskuineko ibarrean dago.
–Ebro ibaia KBEaren gaineko eragina. 15/2017 Foru Dekretuaren, martxoaren 8koaren, bidez "Ebro ibaia" KBE izendatu eta Natura 2000 Sarearen inguru horren eta barne hartzen dituen naturaguneak kudeatzeko plana onartu zen. Kudeaketa plan horretan funtsezko elementutzat hartzen dira ibaiak berezkoa duen habitata, ibilguan eta ibaiertzean dauden intereseko habitatak eta katalogatutako askotariko fauna espezieak. Azken horiei dagokienez, ibilguan bertan eta Tausteko kanalean daudenez gain, kudeaketa planak ibaiertzeko beste espezie batzuk ere hartzen ditu kontuan, hala nola apoarmatu istilzalea (Emys orbicularis), Geoffroy saguzarra (Myotis emarginatus), bisoi europarra (Mustela lutreola) eta igaraba arrunta (Lutra lutra).
Proposamena KBEtik kanpo dago, eta ez du eragin zuzenik Natura 2000 Sareko eremu hori izendatzeko kontuan hartu ziren ingurumen balioetan (habitata, flora eta fauna). Hala ere, horrek zeharkako eragina izan dezake, Tuterako "Campo Arquetas" ureztapen tradizionaleko 3 ha lursail txiki hartzen baitira, Ebroko ibaiertzeko habitatari lotuak. Proiektuak deuseztatuko ditu landarediaz estalitako eta KBEan dagoen intereseko eta katalogatutako fauna elikatzeko, umatzeko, larreatzeko eta hedatzeko garrantzitsuak diren elementuak (erretenak –ertzetan zerrenda naturalak dituzten lurretan edo hormigoian–, mugak, utzitako lurzatiak, erretenen ertzak, zuhaixka formako heskaiak edo seskadiak, sakabanatutako zuhaitzak, utzitako eraikinak, etab.). Gainera, baliteke kenduko diren zuhaitzetan edo eraitsiko diren eraikinetan kiropteroak egotea.
Proiektuaren eremuan dauden ingurumen intereseko elementuen gaineko ingurumen inpaktuak identifikatu eta ebaluatu ondoren, ondorioztatzen da ez dela haien balioa nabarmen galtzen. Beraz, proiektuak ez dio eragin nabarmenik egiten "Ebro ibaia" KBEari. Hori guztia, ingurumen dokumentuan jasotako neurri zuzentzaileak eta ingurumena zaintzeko neurriak betez, ingurumen inpaktuaren txosten honetan proposatzen direnez gain, eta, bereziki, honako hauek: proiektuaren eremuan katalogatutako faunaren balizko presentziari buruzko aurretiazko berrikuspena, iparraldeko erretenaren tartea eraisteko lanetarako egutegi bat ezartzea, bisoi europarraren umatze aldiari kalterik ez egiteko, eta soinu erosotasunari eta gaueko argiztapenari buruzko neurriak ezartzea.
–Fauna babestuari eragitea. Hormigoizko erretenak tranpak izan litezke askotariko fauna espezieentzat, batez ere, bisoi europarrarentzat. Horrenbestez, neurriak zehaztu behar dira kanalizatuta birjarriko den erreten zatiaren balizko inpaktua minimizatzeko (aurreko zatiak hormigoiz estaliko ebakidura dauka), baita plantaren hegoaldetik igarotzen den La Mosquera erretenarena ere.
–Lurrazaleko eta lurpeko uretan duen eragina. Ebro ibaiaren gaineko eraginari eta lurrazaleko uren eta lurpeko uren kalitateari dagokienez, txosten hau arroko erakundeak (Ebroko Konfederazio Hidrografikoa) ebazten duenaren mende dago, instalazio berriak Ebro ibaiaren polizia eremuan eta lehentasunezko fluxu eremuan baitaude, eta nekazaritza jatorriko nitratoek eragindako uren kutsadura lausoa jasateko arriskuan dagoen eremu batean, 2. Eremua Ebro-Aragoiko alubioi-lurrak: Lodosa-Tutera.
–Inpaktu metagarriei dagokienez, ingurumen dokumentuak honako hauek identifikatzen ditu: ibilgailuen trafikoa handitzea; usainen emisioa eta ingurumen zarata; inpaktu horiek oro har neurrizkotzat jotzen dira, eta haien prebentzioa berma daiteke proiektuaren diseinuan integratuta dauden jarduketekin eta ingurumen dokumentuan proposatutakoekin. Gogoeta bera egiten da inpaktu sinergiko negatiboetarako, baina kasu honetan, gainera, kontuan hartu behar da sinergia positiboak daudela Tuterako HUAn lehendik dauden instalazioen presentziagatik, Nafarroako araztegietan sortutako lohien zati handi baten tratamenduari dagokionez. Horren azken emaitza lohien tratamendua hobetzea da, azken xedeari begira, eta, tratamenduaren ondoren, energia berriztagarria lortzea.
–Ingurumen dokumentuak inpaktuak prebenitzeko neurriak jasotzen ditu: ibaian beherako uholde arriskua minimizatzea; usainak kontrolatzea, esparru itxietan iragazketa eta aireztapen behartuaren bidezko desodorizazio sistemak txertatuz; uren kalitatea babestea, iparraldeko erretena kanalizatuz eta partzialki desbideratuz; hondakinak behar bezala kudeatzea eta lurzorua babestea; emisio akustikoak eta bibrazioak kontrolatzea, zenbait neurri aplikatuz, hala nola instalazioen isolamendu akustikoa eta makinen mantentze programatua; berariazko mugikortasun plan bat ezartzea, ordu-tarte optimizatuak eta barne-zirkulazioko protokoloak barne hartuko dituena, eta fauna babestea, etengabeko jarraipena eginez, espezie sentikorrak detektatzeko eta gauez argiztapen artifiziala murrizteko.
Berotegi efektuko gasen emisioei, hondakinei, isurketei, isuriei, usainei eta abarri dagokienez, Kutsaduraren aurkako Prebentzio Atalak eta Hondakinen Atalak erantzunean adierazi dute ez dutela proiektuaren eraginik aurreikusten, arrazoi horiengatik proiektua onartzea eragotziko duenik, baina horiek kontrolatzeko neurriak ingurumen baimen integratuaren izapidean adieraziko dira.
–Proiektuak, halaber, instalazioen ingurumen integraziorako neurriak jasotzen ditu, zuhaitzak landatuz: Fraxinus angustifolia, Populus alba, Populus nigra, Salix nigra, Ulmus minor; zuhaixkak landatzea: Rubus europaeus, Crataegus monogyna, Ligustrum vulgare, Tamarix gallic, basarrosa eta bertako belardia ereitea.
–Nekazaritza eta zerbitzu erabilerak betetzen dituen lubakiaren bidea bat dator Ebroren Bide Naturalaren Ibilbide Luzearen ibilbidearekin (GR-99). Aurretik adierazi den bezala, instalazio berrien zati bat ezkutuan geldituko da bidearen erabiltzaileentzat proposatutako landareztatze neurriei eta bidearen ondoan dauden kanabera lerroei esker. Dena den, baliteke bide horretan nekazaritza trafikoa handitzea. Izan ere, planta handitzearen ondorioz desmuntatutako bide zatia baliatzen zuten ibilgailuek lubakiaren bideari jarraituko diote.
Ingurumen inpaktuaren ebaluazio sinplifikatuaren prozedura modu egokian bete dela iritzita, adierazitakoarekin bat, eta legeek ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz (Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikulua, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura ezartzen duen Nafarroako Foru Komunitateko lehendakariaren abuztuaren 17ko 10/2023 Foru Dekretua eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura oinarrizkoa ezartzen duen azaroaren 15eko 255/2023 Foru Dekretua),
EBAZTEN DUT:
1. Navarra de Infraestructuras Locales SAk (NILSA) sustatutako "Tuterako lohien planta zentralizatua (II. fasea, lohien tratamendua HUAn)" proiektuak ez du eragin nabarmenik ingurumenean, ingurumen inpaktuaren txosten honetan ezarritako baldintzen arabera.
2. Aurrekoa gorabehera, baimenak berekin dakar baldintza hauek betetzea:
1. Proiektua, planteatutako handitzearekin, baliabideen kontsumoarekin eta emisioen, isurien eta hondakinen sorreraren arloko eraginekin lotutako inguruneko ingurumenaren kalitateari dagokionez, ingurumen baimen integratuaren prozeduran ezartzen diren baldintzen mende egonen da.
2. Lurgaineko eta lurpeko uren eraginei dagokienez, instalazio guztiak (Tuterako HUA, I. fasea eta II. fasea izapidetzen ari dira) Ebro ibaiaren uren polizia eremuan eta lehentasunezko fluxu eremuan daudenez, proiektatutako aldaketa arroko erakundeak (Ebroko Konfederazio Hidrografikoa) bere eskumenen arabera ezartzen duenaren mende dago.
3. Ondare historikoari buruz indarrean den legedia betez, obrak egin bitartean hondar arkeologikorik agertuko balitz, Nafarroako Gobernuaren Erregistroaren, Ondasun Higigarrien eta Arkeologiaren Atalari horren berri emanen zaio (emaila: arqueologia@navarra.es).
4. Obrek dirauten bitartean, itxi eginen da ukitutako erretenetako ur pasabidea, solidoak eta ustekabeko isurketak ibaiaren ibilgura arrastatzea saihesteko, litekeena baita horrek eragina izatea ibaiertzeko eta ibaiko ekosisteman.
5. Obrak hasi aurretik, faunan aditua den pertsona batek desmuntatuko diren iparraldeko erretena eta eraikin txikiak gainbegiratuko ditu bermatzeko ez dagoela intereseko edo katalogatutako faunaren arrastorik eta, izanez gero, fauna talde horiei kalteak galarazteko neurriak zehaztuko ditu.
6. Otsailaren 4ko 139/2011 Errege Dekretuaren arabera "galtzeko arriskuan" katalogatutako bisoi europarra babesteko, Babes Bereziko Erregimenean dauden Basa Espezieen Zerrenda eta Arriskuan duden Espezieen Espainiako Katalogoa garatzeko, honako baldintza hauek bete beharko dira:
a) Birjarriko den erretenaren zatia fauna basatiarentzako tranpa bihurtzea galarazteko, batez ere, bisoi europarrarentzat, ahal bada ez da hormigoiz estaliko eta ertzak egoera naturalean utziko dira. Hormigoiz estalikoa proiektatuz gero, ahal bada ebakidura trapezoidala izanen du eta bi ertzak egoera naturalean utziko dira. Azkenean, U formako ebakidurakoa proiektatzen bada, erretenaren zati berriak fauna mota horrentzako hiru irteera eta ihes egitura izanen ditu, elkarren artean distantziakideak izanen direnak. Hori diseinatzeko kontsultatzen ahalko da "Jarraibide eta gomendio teknikoak bisoi europarra eta haren habitatak zaintzeko" dokumentua (Nafarroako Gobernua. Nafarroako Ingurumen Kudeaketa, SA. 2019), esteka honetan eskuragarri dagoena: https://www.gan-nik.es/es/publicaciones (5. kapitulua, 3. irudia).
b) La Mosquerako erretenaren ondoko jarduketa (56 metro inguruko tartea, instalazio zentralizatuaren hego-mendebaldean estaltzea proposatzen dena) bisoi europarraren habitat bereizgarria da; beraz, espeziearen ugalketa aldian eraginik ez izateko, irailaren 1etik martxoaren 31ra bitartean eginen dira ibaiertzetako eta erretenetako sastrakak kentzeko lanak. Epe hori igaro eta obrak hasi ez badira, mantentze lanetako sastrakak kenduko dira aldizka, espezie hori kokatu ez dadin.
c) Plantaren hego-mendebaldeko La Mosquera erretenean estaltzea proposatu den 56 metro inguruko zatiaren ertzetan ere begiratuko da bisoi europarraren presentziarik dagoen eta, izanez gero, obren egutegia mugatuko da espezie hori babesteko.
d) Plantaren II. fasearen hego-ekialdetik igarotzen den La Mosquera erretenaren gainerakoan, bisoi europarrarentzako bi ihesbide instalatuko dira, bata estaliko den zatiaren azken partean eta bestea plantaren ekialdeko muturrean.
7. Lanak egin bitartean, landaredia babesteko neurriak zorroztuko dira, eta, ahalik eta kalte gutxien egiteko, jarduketarako ezinbestekoa baino ez da eginen. Obren ondorioz landaredia kendu behar bada, lehengoratu egin behar da. Hori dela eta:
a) Obrek eragindako landaredi naturala berreskuratzea Tuterako 29. poligonoko 349. lurzatiaren ipar-ekialdeko muturraren zati batean (instalazioak dauden lurzatia, 0,15 ha guztira), ibaiertzeko landaretza landatuz lurzati horren iparraldeko muturrean, edo "Ebro ibaia" KBEaren barruan. Lehen faseko obren ondoren mantendu diren urbanizazioaren iparraldeko zuhaitzak (intxaurrondoak, pikondoak, makalak, etab.) proposatutako lorategian integratzen saiatuko da.
b) Ingurumen dokumentuan proposatutako landareztatze neurriak interesgarriak dira, eta hesi berdearen funtzioa betetzen dute, lorategi itxura badute ere. Hori dela eta, komenigarritzat jotzen da, gainera, ingurunean integratuago dauden jarduketak egitea, 349. lurzatiaren iparraldeko muturrean edo poligono berean eskuratutako 88. eta 91. lurzatietan ibaiertzeko zuhaitzak landatuz, bai eta KBEaren barruan ibaiertzeko zuhaitz landaredia indartzeko neurri osagarriak ere, zuhaitzik gabeko eremuak edo hutsuneak dituen ibilguaren eta lubakiaren arteko zerrenda estu batean. Ondorengo lurzatietan landaketak egitea gomendatzen da, 0,5 ha-ko azalera estali arte: Tuterako 29. poligonoko 17., 65., 89., 98., 126. eta 127. lurzatiak.
c) Esan beharra dago Salix nigra espeziea ez dela autoktonoa, eta haren ordez Salix alba erabil daitekeela, ibaiertzeko landaredi espezie autoktonoa baita.
d) 349. lurzatiaren hego-ekialdean, tamarizez estalitako eremua lehengoratzea, materiala biltzeko erabiltzen dena. Tamarizak (Tamarix gallica) landatzea proposatzen da, zuhaiztiak eratuz edo modu perimetralean.
e) Uraren Kalitatearen eta Obra Hidraulikoen Atalaren txostenaren edukiaren arabera, landaketa horiek egiteko instantzia bat aurkeztuko zaio Nafarroako Klima Aldaketaren Bulego Zerbitzuari, landaketaren alderdi tekniko guztiak deskribatuko dituen proiektu edo memoria tekniko bat erantsita. Dokumentazio hori obrak hasi aurretik aurkeztu beharko da (gutxienez 3 hilabete lehenago), eta zerbitzuaren adostasuna izan beharko du. Landaketa obrak azkendu ondoren (edo aldez aurretik obrak oztopatzen ez badituzte) eta geldialdi begetatiboan (udazkenaren hondarrean edo neguaren hondarrean) eginen da.
f) Gainera, belar espezie autoktonoz ereinen dira, landareztatzea egokia izan dadin: plantaren elementuen arteko lursail eta espazio urbanizatu gabeak, batez ere, La Mosquera erretenaren iparraldeko zerrenda, iparraldeko erreten berriaren bazterreko lursailak, lubakiko bidetik nekazaritza biderako sarbide berriaren ingurua eta proiektatutako landaketetarako lursailak.
8. Kanaberen kasu zehatzean, ugari baitira bertan, aireko zatia eta lurpekoa kenduko dira, eta hondakinak kendu eta kudeatzaile baimenduari eramanen zaizkio (espezie exotikoa eta inbaditzailea da). Kanaberak erre ere egin daitezke, suaren erabilerari eta ondorengo aldaketei buruzko 222/2016 Foru Aginduaren arabera; ezpaltzea oso fina bada bakarrik izanen da baliozkoa, bestela errizoma zatiak geratzen dira bertan; edota hondakinak metro bat baino gehiagoko sakoneran eta plastikoz estalita lurperatu daitezke. Ikus "Kalamu basoak kentzean sortutako hondakinen kudeaketa" 5.3 apartatua, "Arundo donax –kanabera arrunta– maneiatzeko eta kontrolatzeko oinarriak" eskuliburukoa, Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioak bermatuta. https://www.miteco.gob.es/content/dam/miteco/es/ceneam/grupos-de-trabajo-y-seminarios/red-parques-nacionales/Bases%20para%20el%20manejo%20y%20control%20de%20Arundo%20donax_tcm30-169319.pdf.
Gainerako landare hondarrak (kanaberak ez direnak) behar bezala birrinduko dira lekuan bertan, edo hondakinen kudeatzaile baimendu batera eramanen dira. Erre ere egin daitezke, suaren erabilerari eta ondorengo aldaketei buruzko 222/2016 Foru Aginduaren arabera.
9. Hondeaketatik sobera geratzen den lurra, 10.000 m³, baimendutako kudeatzaile batek eramanen du, eta horren helmuga lehenetsiak izanen dira inguruko espazio degradatuak leheneratzea, ondoren balioztatzeko "lurren poltsa" edo, halakorik ez bada, baimendutako zabortegia.
10. Espresuki debekatuta dago La Mosquera erretenera ezer isurtzea, eta arreta berezia jarriko da substantzia kutsagarriak erabiltzean, hala nola gasolioa, olioak eta hormigoi freskoa. Ibilguan hormigoi freskoa isurtzeak eragin larriak izan ditzake arrain faunan.
11. Kanpoko argiei eta kutsadura luminikoari dagokienez, adierazi behar da planta egungo araztegitik gertu dagoenez, argi kutsaduraren aurkako E3 babesgune batean dagoela. Hala ere, Ebro ibaia KBEaren mugakide denez (Natura 2000 Sarea) argi kutsaduraren aurkako E1 babesgune gisa sailkatuko da. Hala, planta eraikitzeko proiektuak kanpoko argiteriarekin lotutako irizpideak jaso beharko ditu, naturagune horri eragiten ez zaiola bermatzeko (argi kutsadura, argi arrotza eta faunarekiko eragina murriztea).
12. Sustatzaileak Basozainei inguruabarren bat (obra hasiera, etab.) ohartarazi behar badio, harremanetan jarriko da Tuterako barrutiarekin mezu elektronikoz (gmatudela@navarra.es) edo telefonoz (948847033 / 609904957).
3. Ingurumen ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 47.6 artikuluak adierazten duenari jarraikiz, ingurumen txostenaren aurka ez da errekurtsorik jartzen ahalko, deusetan galarazi gabe proiektua onesteko xedapen orokorraren aurka auzibidean jartzen ahal direnak, edota plan edo programa onesteko egintzaren aurka administrazio bidean jartzen ahal direnak.
4. Honako ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
5. Ebazpen hau igortzea Kutsaduraren aurkako Prebentzio Atalari, Basozaintzari (Tuterako barrutia) eta interesdunari, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2025eko irailaren 17an.–Ingurumeneko zuzendari nagusia, Ana Bretaña de la Torre.
I. ERANSKINA.–PROIEKTUAREN ETA INGURUMEN NEURRIEN LABURPENA
Tuterako hondakin uren araztegiak (HUA), 2001az geroztik funtzionatzen duenak, bere lohiei eta Nafarroako hegoaldeko beste araztegi batzuetatik datozenei digestio aerobiko termofilo autosostengatua egiten die. Horren ondotik, zentrifugatu eta biltegiratu egiten ditu, ondoren baimendutako kudeatzaileak gestionatzeko eta garraiatzeko.
Planta berriak ia lauak diren lurren 31.000 m² inguru hartuko ditu, HUAren ondoan, ekialdera, zeuden baratze tradizionaletan. Hala, HUAn integratuta geratuko da. Bi fasetan proiektatu da, eta bigarrena da txosten honetan aztertu dena. Lehenengo faseak (lohiak metatzeko, loditzeko eta zentrifugatzeko elementuak eta lerroak) 15.000 m² inguru hartuko ditu (Tuterako 29. poligonoko 86., 87. eta 349. lurzatiak). Bigarren faseak (lehen fasetik eratorritako lohien digestio anaerobikorako eta sortutako gasa garbitzeko eta hobetzeko instalazioak) 16.000 m² inguru hartuko ditu (Tuterako 29. poligonoko 88., 104., 105., 106. eta 328. lurzatiak).
Urbanizazio lanak egitean, proiektuko inguruan zabaldegi bat utziko da, itsas mailaren gainetik 252,85 metrora, hau da, jatorrizko lurraren kotatik gora. Aurretik, ingurua sastrakaz garbituko dute, dauden etxola txikiak eta hesiak eraitsi, zuhaitzak ebaki eta motzondoak aterako dituzte. Gero, barruko bideak eta plantako elementuak kokatzeko espazioak zehaztuko dituzte.
Lurra gordeko da, obrek eragindako ingurua leheneratzeko eta landareztatzeko. Hondeaketetatik sobratzen diren lurrak eta eraikuntzatik eta eraispenetik sortzen diren bestelako hondakinak indarrean den araudia betez kudeatuko dira.
Plantak izanen ditu kanpoko lohiak hartzeko eta horiei aurretratamendua egiteko eraikin bat, kanpoko lohiak hartzeko tanga bat, bahetutako kanpo lohien andel bat, lohi likidoak nahasteko tanga bat, hiru digestore anaerobiko (laugarren digestore baterako espazioa aurreikusi da), bi trukagailuak eta ponpatzaileak hartuko dituen eraikina, postdigestioko tanga bat eta desodorizazio unitate bat. Plantaren ekialdean, biogasa garbitzeko eta hobetzeko (upgrading) instalazioak, injekzio modulua, zuzia eta biomasaren galdararako eta biogasaren galdararako eraikina proiektatu dira. Plantaren elementuak elkarren artean komunikatzeko, zerbitzu galeria ireki bat eraikiko da hormigoi armatuz, lehen fasean diseinatutako galeriari lotuta.
Instalazioak bihurdura bakuneko sarezko itxitura izanen du. Halaber, handitzearen perimetroaren iparraldean eta ekialdean lorategiak jarriko dituzte makal beltzen zerrendekin, eta zerrenda horien eta instalazioaren artean olibondo lerro batzuk landatuko/birlandatuko dituzte.
Instalazio berriak uholde arriskuko inguru batean daudenez, dokumentazioan adierazi da instalazioek 638/2016 Errege Dekretuan ezarritako irizpide teknikoak beteko dituztela. Baina egun dauden instalazioei erantsiko zaizkiela kontuan hartuta, ez da inguru hurbileko uholde arriskua handituko, eta ez da funtsezko aldaketarik izanen ur-lasterraren zirkulazioan. Hala ere, adierazi da gomendagarria dela drainatze neurriak edo bestelakoak hartzea, aldizkako balizko uholdeen arriskuak minimizatzeko.
Eraikinak hormigoizkoak izanen dira eta teilatuak xaflazkoak eta bi isurkikoak. Tangen, andelen eta digestoreen gorputza zilindrikoa izanen da, hormigoizkoak horiek ere, eta 7 eta 10 metro bitarteko garaiera izanen dute. Digestoreek eta postdigestio tangak mintz bikoitzeko gasometroa izanen dute. Horren kupularen gehieneko altuera 7,88 metrokoa izanen da hormen koroatzearen gainetik.
Lohiak, motaren arabera, harrera eraikineko toberetan edo plantako beste tanga batzuetan biltegiratuko dira, eta nahastu eta epelduko dira, digestoreetara ponpatu aurretik. Digestioaren ondotik, postdigestio tangan bilduko dira ezarritako espezifikazio tekniko guztiak bete arte. Tuteran eguzkitan lehortzeko planta bat eraikitzen den artean, postdigestioaren ondoren, lohi guztiak baimendutako kudeatzaile batek eramanen ditu. Gasometroetan ekoitzitako eta biltegiratutako biogasa, chiller-ean hoztu ondoren, desulfuratu eginen da eta gero horren kalitatea hobetuko da sarean biometano gisa injektatu ahal izateko. Upgradinga etenez gero sortuko den biogasa erreko da zuzian. Desodorizatze sistema bat proiektatuko da, desodorizatu beharreko elementu bakoitzean erauzketa motor bat jarriz (nahasketa tanga, harrera eraikina eta lohien aurretiko tratamendua).
Plantaren hegoaldean La Mosquera erretenaren 56 metro inguruko zati bat estaliko da. Araztegiaren eta handitze-inguruaren iparraldeko mugan, mendebaldetik ekialderako bide bat dago, baita erreten bat ere bide horrekiko paraleloan. Urbanizazioaren ekialdeko zatiak bi azpiegiturak hartuko ditu.
Horregatik, proposatu da hartuko den erretenaren iparraldeko zatia ordeztea, horrekiko paraleloan eta iparraldera, kanalizatutako 120 metroko beste zati bat eraikiz. Inguruaren irisgarritasunari eusteko, 90 metroko sarbide berri bat gauzatuko da, plantaren ekialdean dagoen hartuko ez den bidearen zatitik, lubakiaren bideraino. Estali gabeko erretena kenduko da bisoi europarraren umetze-alditik kanpo (apirilaren 1etik abuztuaren 31ra).
Neurri zuzentzaileen artean, proposatutako landareztatzeaz (landaketak eta ereiteak) eta bisoi europarra babesteko obra egutegia mugatzeaz gain, honako jarduketa hauek sartzen dira: uren kalitatea babesteko jarduketak, iparraldeko erretenaren kanalizazio eta desbideratze partzialaren bidez; hondakinak behar bezala kudeatzea eta lurzorua babestea; airea babestea eta emisioak kontrolatzea; kontrol akustikoa eta bibrazioak kontrolatzea, eta fauna babestea, espezie sentikorrak detektatzeko etengabeko jarraipena eginez eta gauez argiztapen artifiziala murriztuz.
Instalazio berrien planoa, I. eta II. faseak bereiziz:

II. ERANSKINA.–ERAGINDAKO ADMINISTRAZIO PUBLIKOEI ETA PERTSONA INTERESDUNEI EGINDAKO KONTSULTEN ERANTZUNAK
2025eko otsailaren 15ean, Biodibertsitatearen eta Arrantza Kudeaketaren Zerbitzuak ukitutako administrazio publikoei eta interesdunei kontsulta egiteko izapidea hasi zuen, Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 46. artikuluarekin bat etorriz, eta kontsulta egin zien Tuterako Udalari, Kutsaduraren aurkako Prebentzio Atalari, Hondakinen Atalari, Airearen Kalitatearen eta Klima Aldaketaren Atalari, Uraren Kalitatearen eta Obra Hidraulikoen Atalari, eta Naturaguneen eta Espezie Babestuen Atalari. Gainera, ingurumena babesten duten elkarteei kontsulta egiten zaie (Erriberako Ekologistak Martxan - Landazuria, Gurelur, Asociación en Defensa de la Tierra-Lurra eta Sustrai Erakuntza Fundazioa).
Erantzun hauek jaso dira. Hona hemen, laburbilduta:
1.–Tuterako Udala. Erantzuna, 2025eko maiatzaren 16koa, Departamentu honetan maiatzaren 20an sartua.
Lehenengoa.–Proiektua gaizki kokatuta dago eta ingurumen inpaktuaren ebaluazio arrunta egin behar da; izan ere, Tuterako HUAn hiriko hondakin urak tratatzen dira, eta orain beste jarduera bereizi bat egin nahi da, biogas- eta biometano-planta bat, Tuterako HUAko lohiak tratatuko dituena. Uste dute Nafarroako lohien % 40 gutxienez tratatzeko instalazio berriak ezin direla sartu Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen II. eranskineko 8. taldeko d) letraren barruan, hondakin urak tratatzeko instalazioa delako eta 150.000 biztanle baliokidetik gorako ahalmena duelako; izan ere, gutxienez 240.000 izatera iristen da. Bestalde, adierazten dutenez, instalazioak gas sarera injektatuko diren gasak ekoizteko badira, proiektua ezin da "hondakin uren tratamendu" gisa aurkeztu. Izan ere, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrolari buruzko abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretua aplikatuz (I. eranskina, 5.3 eta 17/2020 FLaren I. eranskina, 5.1), proiektuak ingurumen baimen integratua behar du.
Lehen puntu horretan,gaineratu dute EBko Uren Zuzentarauak neutraltasun energetikoa eskatzen duela hiriko hondakin urak arazteko prozesuan, Nafarroan. Beraz, Tuterako HUAk ez du eskatzen kudeaketa anaerobikoko planta hori, baizik eta Gobernuaren Planak. Plan horrek digestio anaerobikoko planta bat proiektatu du Tuteran, Nafarroako lohien % 40 tratatzeko.
Bigarrena.–Proiektuak ingurumen izapidea prozesu arruntaren bidez jarraitzeko beste arrazoi batzuk. Puntu honetan, Tuterako Udalak bere iritzia berretsi du proiektua 21/2013 Legearen I. eranskinean sartzen dela, baina II. eranskineko 7. taldeko d) letran sartzen dela kontuan hartuta ere, adierazi du proiektuari ingurumen inpaktuaren ebaluazio arrunta egin behar zaiola, III. eranskineko irizpideak aplikatuz (ikus inpaktu sinplifikatuaren ebaluazioari buruzko 47.2 artikulua):
–Lehenengo irizpidea: oro har, lurzoruaren okupazio garrantzitsua dakarren instalazioa da.
–Bigarren irizpidea: instalazioak, gutxienez, tamaina handiko HUAren parekoak dira (150.000 biztanle baliokidetik gorakoak), okupazioagatik, instalazioengatik eta prozesuaren konplexutasunagatik.
–Hirugarren irizpidea, proiektuaren kokapena. Proiektuek eragin ditzaketen eremu geografikoen ingurumen sentikortasuna: Tuterako Udal Planean nekazaritzaren ikuspegitik produktibitate handiko lurzoru gisa katalogatutako lurzatiak; Ebro ibaiaren ondoan dagoen eremua, 50 eta 100 urteko errepikatze-denborako uholde arriskuko eremuak dituen lehentasunezko fluxu eremuaren barruan, eta 50 urteko errepikatze-denborarako uholde arriskuko eremuan; Ebro Ibaia KBEarekin mugakide den jarduketa eremua, Tuterako hirigunetik 1.000 m-tik beherako distantziara (dentsitate demografiko handiko eremutzat hartu daiteke).
Hirugarrena.–Prozesuaren deskribapena.
Laugarrena.–Lohien digestio anaerobikoko plantaren proiektuaren arriskuak. Puntu honetan, ingurumen inpaktuari buruzko azterlan serio eta zorrotz bat falta dela jakinarazten da, arriskutsutzat jotzen diren jarduera berriaren arrisku guztiak aztertuko dituena: leherketa arriskua duten gas toxikoak (biometanoa) sortuko dira, astungarritzat hartuta Tuterako herria kilometro bat baino gutxiagora dagoela eta Ebro ibaia 100 metro baino gutxiagora; segurtasun arriskua eta kutsadura atmosferikoa izateko arriskua; hondakinak sortzeko arriskua; lurzorua kutsatzeko arriskua, tratatu beharreko hondakin organikoaren eta jada digeritutako hondakinaren efluentearen isuri edo ihesengatik, bai eta jarduerarekin lotutako beste elementu batzuengatik ere (koipe lubrifikatzaileak, erregaiak, etab.); tratatu beharreko hondakinen berezko usainak jariatzeagatik eta horiek inguruko eremuetan duten eraginagatik; garraioko eta mantenuko ibilgailuek eragindako emisioengatik eta zarata sortzeagatik.
Puntu honetako erantzunean, baimendutako kudeatzailearentzat sortutako lohien arazoa deskribatzen da, kamioi asko ibiliko direlako eta eremu arriskutsuan arriskuak areagotuko direlako, kudeatzaile zehatzik zehaztu gabe. Likidoak zertan erabiliko diren ere ez da definitzen, eta ez da aztertzen ondoren ureztatzeari nola aplikatuko zaion, berrerabilitako ur gisa. Uste dute ez dagoela baimendutako kudeatzailerik lohi digeritu kopuru hori hartu dezakeenik, eta ez dute zehazten eguzki bidez lehortzeko instalazioa eraikitzeko aurreikuspenaren datarik, ondoren balioztatu eta nekazaritzan aplikatzeko.
Adierazi dutenez, sortutako lohiak Tuterako nekazaritza jardueran erabiltzea "oztopo garrantzitsua" izan daiteke hiriko ekonomia, merkataritza eta gastronomiarentzat, lortutako baratze produktuan izan dezakeen azken emaitzagatik. Gainera, jakinarazi dute nekazariekin baratze laboreetarako kontratuak sinatzen dituzten merkataritza etxe batzuek azken urteetan lohirik jaso ez duten lursailak eskatzen dituztela.
Bosgarrena.–Ez dira betetzen eskatutako hirigintza arauak. Puntu honetan hirigintzarekin lotutako gaiak jorratzen dira, ez ingurumenarekin lotutakoak, hala nola nekazaritzako produktibitate handiko lurzoru urbanizaezinaren okupazioa, babestutako lurzoruetan baimendutako jarduerekin bateraezina den jarduera bat ezartzea, lurzatiaren okupazioa gainditzea lurzatiaren katastroko azaleraren % 3tik gora, etab.
Seigarrena.–Tuterako Udalak arroko organoari (CHE) egindako alegazioak:
1. Proiektuak ez du betetzen jabari publiko hidraulikoari buruzko uztailaren 18ko 665/2023 Errege Dekretua, lehentasunezko fluxu eremuan ezarritako mugen arabera (9 Bis artikulua), biogas planta bat ezartzea baita, instalazio eta eraikuntza berri eta independente bat, alegia. Puntu honetan, gainera, jurisprudentzian oinarritzen dira.
Jarraian, gaur egun kutsatuta dauden lurpeko ur masak dituzten eremuetan nitrogenoa handitzearen arazoari heltzen diote (Tuterako eremua nitratoekiko kaltebera da, Lodosa-Tutera eta 052 Ebroko alubioi-lurrak: Tutera-Alagón), arazketako lohiak instalazio berrietan zentralizatzeagatik, biometanizazio prozesuak ez baitu lohien nitrogeno kopurua murrizten.
Horrenbestez, ondorioztatzen dute proiektuak deskribatu egin behar duela nitratoen emisioek lurpeko uretan eta Ebro ibaian duten eragina, bai uholdeen kasuan, bai hondakinek berek eragindakoa. Ez dute onartzen arazoa kudeatzaile baimenduak ebatziko duela dioen erreferentzia orokorra. Halaber, hondakinak kudeatzeko plan bat eskatzen dute.
2. Tuterako Udaleko hirigintzako zerbitzu teknikoen txostenak ezartzen du proiektua ez dela soilik egungo HUAren handitze bat, baizik eta beste jarduera batzuk ere planteatzen dituela, hala nola, Nafarroako Erriberako lohien % 40 zentralizatzea tratatzeko eta eraldatzeko, bai eta biogasa eta biometanoa sortzea ere. Horrek, gainera, jarduera aldatzea dakar, eta, horretarako, beharrezkoa da ingurumen baimen integratua (IBI) izapidetzea.
Gaineratu dutenez, proiektuak Hiriko Hiri Antolamenduko Plan Orokorrak lurzoru urbanizaezin gisa kalifikatutako lurzoruei eragiten die, nekazaritza produktibitate handiko lurzoru kategoriarekin, eta, lege esparruarekin (estatukoa eta forukoa) eta antolamendu tresnekin eta sektoreko legeriarekin (jabari publiko hidraulikoa) bat etorriz, proiektuak eragindako lurrak babespeko lurzoru urbanizaezinak dira. 2015eko LLTBren 21.2 eta LAHFLren 92. artikuluen arabera, proiektua ez da bateragarria. Era berean, azken arauaren 10. xedapen gehigarria kontuan hartuta, lurzoru urbanizaezinean dauden legezko eraikuntzak.
Apartatu honen akaberan, adierazi du proiektua HUA ez den beste jarduera bat dela, beste jatorri batzuetako lohien tratamenduarekin, eta beste baimen bat eskatzen duela, eta, egin nahi den jardueraren arabera, aldez aurretik ingurumenaren mende jarri behar dela. Ingurumen inpaktuaren ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legea aplikatuta, izapide arruntaren bidez ebaluatu behar da, eta ez izapide sinplifikatuaren bidez.
Uste dute prozedura sinplifikatuaren bidez izapidetzeko aurkeztutako ingurumen txostena, proiektuaren irismena eta ingurumenean duen eragina ikusita, ez dela nahikoa, legeria hori bera aplikatuta.
2.–Tuterako Udala. Erantzuna, 2025eko maiatzaren 16koa, Departamentu honetan maiatzaren 16an sartua.
Kasu honetan, Tuterako Udaleko Hirigintzako Zerbitzu Teknikoen txostena da, proiektuaren hirigintza bateragarritasunaren ondorioetarako, Tuterako Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren arabera. Plan horrek lurzoru urbanizaezin gisa kalifikatzen ditu eragindako lurzoruak, nekazaritzako produktibitate handikoak, Ebroko Ardatzeko LAP-5aren bidez, nekazaritza ahalmen handiko lurzoru gisa (LUEBabNU: NEHL). Gainera, babes eremuan dauden babesteko lurzoruak dira, ingurumen balioagatik eta ibai eremuagatik (LUEBabI: IE), eta uholde arriskuagatik (UE), eta, neurri batean, Ebro ibaiaren ibilguen polizia eremuan daude; beraz, Ebroko Konfederazio Hidrografikoaren baimena behar da.
3.–Sustrai Erakuntza fundazioa. Erantzuna, 2025eko maiatzaren 20koa.
Lehenengoa.–Ingurumen agiria aurkeztu da, lohien planta zentralizatuaren proiektua aurkeztu gabe. Puntu honetan, 26/2022 Foru Dekretua aipatzen da erreferentziazko arau gisa, Ingurumenean Eragina duten Jarduerak Arautzen dituen 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamendua onartzen duena, eta adierazten dute arau horren 43. artikuluaren arabera kontsulta izapidean ez dela dokumentazio teknikoa aurkeztu.
Bigarrena.–Proiektua bigarren aldiz jarriko da jendaurrean, antzemandako arazoak konpondu gabe. Espedientearen izapidetze "kaotikoa" salatu dute, azpiproiektuetan zatitu delako eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean zenbait aldiz jarri delako jendaurrean eta zenbait argitalpen izan dituelako. Adierazi dutenez, lehen fasearen izapidea ez zen jendaurrean jarri.
Honako hauen kronologia egiten dute: ingurumen inpaktuaren ebaluazio sinplifikatuaren berezko izapideena, esklusiboki, eragindako administrazio publikoei eta pertsona interesdunei egindako kontsultena eta izapide substantiboari dagokion jendaurrean jartzearena.
"Tuterako Lohien Planta Zentralizatuaren Proiektua" ingurumen dokumentuari dagokionez («Ingurumen Dokumentu Sinplifikatua (IDS)»), 2025eko martxoa, ohartarazi dute ez dituela erakunde horrek aurkeztutako gaiak sartu, jendaurrean jartzearen izapidean aurkeztutako alegazioetan, 2024. urteko aurreko izapide substantiboaren barruan.
Salatu dute proiektua ez dela jendaurrean jarri aldizkari ofizialean ingurumen ebaluazioaren izapidean, herritarren parte-hartzea saihestuz.
Hirugarrena.–Puntu honetan alegatzen denez, Ingurumeneko Departamentuak aldez aurretik eman du proiektuaren eta ingurumenaren arteko bateragarritasunari buruzko irizpena. Ingurumen inpaktuaren ebaluazio sinplifikatuaren aurreko izapidean adierazi zuenez, "ez du eragin nabarmenik ingurumenean...".
Laugarrena.–Proiektuari ingurumen inpaktuaren ebaluazio arrunta egin behar zaio, eta ez sinplifikatua, egiten den bezala. Izan ere:
1. Ez da lehendik dagoen araztegi baten aldaketa bat. Proiektu horren bidez, azpiegitura berriak sortzen dira, egungo araztegia ez den beste eginkizun bat dutenak.
2. Proiektuaren helburua ez da 150.000 biztanle baliokide baino gutxiagori zerbitzua ematea, askoz gehiagori baizik. Hurrengo alegazioetan ikusiko den bezala, proiektua dimentsionatuta dago Nafarroan sortutako araztegiko lohien % 40 kudeatzeko.
Bosgarrena.–Hondakin urak arazteko eta tratatzeko proiektu osoa bereizita aurkezten da zenbait espedientetan (fasetan), eta horrek eragotzi egiten du ingurumen ebaluazio orokorra egitea. Puntu honetan, proiektua zatikatuta dagoela eta dokumentazioa nahikoa ez dela azpimarratzen dute. Europako Justizia Auzitegiaren jurisprudentzian oinarritzen dira.
Seigarrena.–Herritarrek ez dute proiektua bere osotasunean ebaluatzeko behar den informazio guztia, hainbat proiektutan banatzen delako eta azpiproiektu batzuk jendaurrean ez daudelako. Apartatu honetan adierazten da ez dela aurkitu proiektuaren I. fasearen jendaurrean jartzearen iragarkia, bai ordea II. fasearena, 2024ko ingurumen baimen bateratuaren aldaketa izapidetzean, eta une honetan ohartarazi dute oraindik ez dela jendaurrean jarri 2. fasea. Azkenik, herritarrei III. faseari buruzko informaziorik ez ematea salatu dute. Fase horretan, araztegiko lohiei emanen zaizkien erabilerak izendatuko dira, eta nekazaritzan izanen duten erabilera planifikatuko da.
Zazpigarrena.–Proiektuak ez du biometanizazioaren hondakinen azken kudeaketa aztertzen, eta ez du simaurra kudeatzeko planik. Apartatu honetan, alegatzen da 2024ko eta 2025eko dokumentazioek ez dutela Simaurraren Ekoizpen eta Kudeaketa Plana jasotzen, ongarri gisa erabiliko direla baino ez da aipatzen, eta, horretarako, 7.000 hektareako beharrezko azalera aurreikusten da, eta kontuan hartu behar da Tuterako ingurunea Nitratoekiko Gune Kaltebera izendatuta dagoela lurpeko ur masen gainean: 049 Ebro-Aragoiko alubioi-lurrak: Lodosa-Tutera eta 052 Ebroko alubioi-lurrak: Tutera-Alagón
Zortzigarrena.–Gertutasun- eta autosufizientzia-printzipioa ez betetzea. Egungo kudeaketaren datu kuantitatiboak ematen dira, 34.111 m³ urtean eta etorkizuneko 91.980 m³ urtean; hau da, 2,70 aldiz gehiago. Lohi horiek Nafarroako geografiaren ia erditik Tuterara eraman beharko dira, eta, beraz, ez da betetzen hurbiltasun printzipioa, hondakinak sortzen diren lekuetan kudeatu behar baitira, ezta autosufizientzia printzipioa ere, eta horrek ereduaren mendekotasuna eta kalteberatasuna dakar.
Bederatzigarrena.–Ez dira betetzen "2030 esparruaren" helburuak, berotegi efektuko gasak murrizteari eta energia efizientzia hobetzeari dagokionez. Puntu honetan jakinarazten da dokumentazioan ez dela daturik jasotzen lohiak proiektatutako tratamendu instalaziora eramateko zirkulatuko duten kamioien kopuruari buruz, ez eta haien ibilbideari buruzko daturik ere (kilometroak). Era berean, ez da balantze energetikorik ematen biogasa sortu arteko aurreko kontsumoengatik eta instalazioak benetan sortutako energiagatik.
Hamargarrena.–Ez da betetzen Nafarroako hiri erabilerako uraren ziklo integralaren 2019-2030 plan zuzentzailea. Izan ere, lohien tratamendurako ez da onartzen azkenean hautatutako alternatiba, 1. alternatiba, eta Nafarroa osoko lohi horien kudeaketa bi lekutan (Aratzurin eta Tuteran) zentralizatzeko planteamendua gauzatzen ari da, 2019-2030 aldirako Uraren Plan Zuzentzailean markatutako hiruren ordez, Aratzurin, Tuteran eta Cárcarren (Estellerrian).
Hamaikagarrena.–Hondakinak. Puntu honetan, alegazioan zalantzan jartzen da hondakin digerituak kudeatzeko gaitasun zuzena, nekazaritzako azalera erabilgarriari dagokionez, eta kontuan hartuta sustatzaileak 2024ko dokumentazioan adierazi zuena tratatu beharreko lohien bolumenei dagokienez. Tuterako arazketako lohien bolumena 34.111 m³ ingurukoa da urtean, handitu ondoren urtean 91.980 m³ izanen dira, hau da, 2,70 aldiz gehiago, baina biogas instalazioa 166.659 m³ lohi bolumenerako diseinatu da, 5 aldiz gehiago.
Hamabigarrena.–Ebroko Ardatzeko LAP 5 ez betetzea. Idazkian, Ebroko Ardatzaren LAB 5aren lau ez-betetze deskribatzen dira: Biogaseko instalazioaren kokapena, ingurumen balioagatik babestutako lurzoru urbanizaezinean, ibai eremuan (LUEBabI: IE); Biogaseko instalazioaren kokapena lurzoru urbanizaezinean, ustiapen naturalerako babestua, gaitasun agrologiko handia duelako (LUEBabNU: NEHL); Biogaseko instalazioaren kokapena, Ustiapen Natural-Ureztaturako Babeseko Lurzoru Urbanizaezinean (LUEBabNU: U); eta Biogaseko instalazioaren kokapena, Arriskuen Prebentziorako-Uholde Eremuko Lurzoru Urbanizaezinean (LUEBabA: UE).
Hamahirugarrena.–Natura Sareari eta gune babestuei eragitea. Adierazi da proiektua Ebro ibaiaren inguruan garatzen dela, eta Natura 2000 Sarearen barruan dagoela, ES2200040-Ebro Ibaia KBEan. Instalazioaren inguruan katalogatutako fauna espezieak identifikatzen dira, eta KBEaren kudeaketa planaren helburuak ez direla bete salatzen da: funtzionaltasun ekologikoa duen ibaiertzeko landaredi naturalaren banda bat kontserbatzea eta leheneratzea, urak uholde lautadan duen fluxu naturala hedatzen laguntzea, ibai korridorearen iragazkortasuna hobetzea arrain faunarentzat, etab. Ondorioztatu da proiektuak eragin larria izanen duela Ebro Ibaia KBEan.
Hamalaugarrenetik hamazazpigarrenera.–Idazkiaren hurrengo lau puntuek jabari publiko hidraulikoaren gaineko eragina aipatzen dute, zehazki: CHEk emandako baimena ez dago indarrean, proiektuak ez du polizia eremua errespetatzen, ez eta lehentasunezko fluxu eremua ere, ezta uholde arriskua duen eremua ere, eta ez dago uholde arriskuari buruzko erantzukizunpeko adierazpenik.
Hamazortzigarrena.–Kalitate akustikoaren helburuak ez kalkulatzea. Apartatu honetan, zarataren inpaktuaren ebaluazioan, kalitate akustikoaren helburutzat jotzen da industrialde bati dagokiona, baina, hala ere, honela sailkatu behar zen: kutsadura akustikoaren aurkako babes berezia behar duten naturguneak, Zaratari buruzko azaroaren 17ko 37/2003 Legea garatzen duen urriaren 19ko 1367/2007 Errege Dekretuaren arabera, zonakatze akustikoari, kalitate helburuei eta emisio akustikoei dagokienez. Gainera, adierazi da proiektuak ez dituela zarata foku guztiak definitzen, ezta kuantifikatzen ere, eta, zarata baloratzeko, Tuterako biztanleria bakarrik hartu dela kontuan, eta ez instalazioa inguratzen duen ingurune naturala.
Hemeretzigarrenetik hogeigarrenera– Nitratoek lurpeko uretan eragindako kutsadura handitzea eta digestato digerituen azken kudeaketari buruz aztertutako alternatiben analisian kontuan ez hartzea. Lehenik eta behin, adierazten da Tuterako eremua nitratoekiko eremu kaltebera izendatuta dagoela. Ebro-Aragoi ibaiaren 049 alubioi lurretako lurpeko ur-masen gainean dago: Lodosa-Tutera eta 052 Ebroko alubioi-lurrak: Tutera-Alagón Azpimarratu da arazketako lohien biometanizazio tratamenduak ez dituela nitrogeno- eta fosforo-mailak murrizten, eta, beraz, digeritu beharreko lohiak areagotzeak nitrogenoa areagotuko duela gaur egun jada kutsatuta dauden lurpeko ur-masetan.
Hogeita batgarrenetik hogeita hirugarrenera.–Nafarroako lohien % 40 Tuteran zentralizatzeak honako hauek dakartza: kamioien eta bestelako ibilgailu astunen zirkulazioa handitzea eta horrek ingurumenean eta osasunean dituen ondorioak areagotzea, eta istripuak izateko arriskua areagotzea, zaratek eta usainek eragindako eragozpenak areagotzeaz gain. Uste dute proiektuak plangintza hobea behar duela trafikorako, bai eta larrialdi plan espezifikoak ere.
Halaber, adierazi dute proiektuak ez duela energia efizientziaren printzipioa bermatzen, Batzordearen 2021eko irailaren 28ko 2021/1749 (EB) Gomendioaren arabera («Lehena, energia efizientzia» printzipioari buruzkoa). Alde horretatik, jakinarazi dute ez dela egin lohien planta zentralizatuaren balantze energetiko eta kostu-onuren balantze egokirik, eta, horren barruan, lohien garraioa eta deshidratazioa sartu behar ziren, araztegi indibidual bakoitzetik eta digestatoak eta horien deshidratazioa isurketa eremura garraiatzea barne.
Azkenik, balantze energetikoaren gaia jorratzen da; izan ere, hondakin uren tratamenduari buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren Zuzentarauaren proposamenaren arabera, beharrezkoa izanen da hirugarren fase bat ezartzea, baita laugarren fase bat ere, nitrogenoa eta fosforoa ezabatzeko, bai eta tratatutako uren mikrokutsatzaileak ezabatzeko ere. Puntu honetan onartzen dute Batzordearen proposamen horrek berak gomendatzen duela, hondakin urak tratatzeko, lohietatik biogasa lortzea. Nolanahi ere, adierazi dute "Energia efizientzia lehenik" printzipioarekin bat datozen neurri guztiak lehenetsi behar direla, kontsumo txikiko teknologien bidez.
Hogeita laugarrena.–Lohien zentralizazioa Tuteran kokatzea NITRACHE estrategiaren aurka doa. Horri dagokionez, idazkiak adierazten du Nafarroako araztegietatik datozen lohien % 40 Tuteran zentralizatzea lurgaineko eta lurpeko uren nitratoek eragindako kutsadura murrizteko estrategien aurka doala.
4.–Lurra Nafarroa.
Lehenengoa.–Elkarte hau harrituta dago proiektu beraren bigarren izapidearekin, 2025eko martxoko ingurumen dokumentu berriarekin.
Bigarrena.–Puntu honetan, Administrazioak gaizki jokatu zuela salatzen dute; izan ere, Administrazioak jendaurrean jarri zuen proiektua, Ingurumeneko Departamentuak proiektua ingurumenarekin bateragarria zela ebatzi ondoren.
Hirugarrena.–Alegatzen da proiektua zatikatuta aurkezten dela, eta, beraz, ezin direla aztertu azpiproiektu guztiak abian jartzean sortzen diren metatze- eta sinergia-ondorioak (Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 35.1 c artikulua).
Laugarrena.–Laugarren ekarpenak proiektuaren faseak deskribatzen ditu, eta ohartarazten du ezen, proiektua hiru zatitan zatituta, herritarrek ez dutela beharrezko informaziorik izan, proiektua sakabanatu egin delako eta proiektua ez delako jendaurrean jarri lehenengo fasean.
Bosgarrena.–Apartatu honetan adierazten dute Ingurumeneko Departamentuak lehen fasea ingurumen inpaktuaren ebaluazio arruntera atera behar zuela, eta ez sinplifikatura, egin den bezala. Izan ere, ez da lehendik dagoen araztegi baten aldaketa, baizik eta azpiegitura berriak sortzeko proiektu bat, egungo araztegiarena ez den beste eginkizun bat aurreikusten duena. Gainera, proiektu globala, hiru faseak barne, 660.000 pertsona ingururentzat dago dimentsionatuta, 264.000 biztanle.
Seigarrena.–Proiektua ezagutzeko ezinbesteko informazioa falta da. Kasu honetan, biometanizazio prozesuan sortutako hondakinen azken helburua zein den ez dakitela adierazi dute, ez duelako jasotzen lohi biometanizatuak ekoizteko eta kudeatzeko plana.
Zazpigarrena.–Ohartarazten da hondakin organikoak biometanizatzeko prozesuan ez dela hondakin tratatuen bolumena murrizten, eta biometanizazio prozesuan ez direla nitrogenoa, fosforoa eta metal astunak ezabatzen, eta, beraz, nekazaritza lurzoruetara isuriko direla. Gainera, adierazi dute proiektuak ez duela digeritutako lohiak kudeatzeko planik, ezinbestekoa baita lurzoruetako, ibaietako ur-masetako eta lurpeko ur-masetako kutsadura kontrolatzeko.
Zortzigarrena.–Proiektuak lurpeko ur-masetan kutsadura lausoa izateko arriskua duten eremuei eragiten die: 049 Ebro-Aragoiko alubioi-lurrak: Lodosa-Tutera, eta 052 Ebroko alubioi-lurrak: Tutera-Alagón. Gai horrek garrantzi berezia du kasu honetan; izan ere, lohiak hartuko dituen lurraldea oso zabala izan beharko da, urtean 169.935 tona aurreikusten direlako. Ohartarazi da 2025. urtean nitratoekiko kalteberak diren eremu berriei buruzko lege proiektua argitaratu dela, eta planta eremu kalteberan kokatu dela (duela urtebete bezala), baita NITRACHE eremuan ere. CHEren edo beste erakunde batzuen aurkako txostena espero dute, 2023ko ebazpenean ezarritakoaren arabera.
Bederatzigarrena.–Adierazi da proiektua Ebro ibaiaren inguruan garatzen dela, eta Natura 2000 Sarearen barruan dagoela, ES2200040-Ebro Ibaia KBEan.
Hamargarrena.–Azken balorazioa. Idazkian, azkenik, egunean milaka tona araztegiko lohi garraiatzeak eta biometanizazio prozesuekin lortu nahi den energiak ingurumenean eragiten dituzten ondorioen balantzeari buruzko informazio gehigarria zehazten da, eta eskatzen dute Ingurumeneko Departamentuak ez dezala lizentzia berririk eman biometanizazio-abeletxeak eta -plantak instalatzeko, harik eta kaltebera gisa sailkatutako eremuak kalteberak izateari utzi arte.
5.–Kutsaduraren Prebentziorako Atala.
Atal honek bere erantzunean jakinarazi du ez dela txostenik egin behar; hala ere, adierazten dute instalazioaren ingurumen bideragarritasuna ingurumen baimen integratuaren izapidean ebaluatu eta egiaztatzen dela. Baliabideen kontsumo osoak zein espezifikoak I. eranskinean zehazten dira, eta, hala dagokionean, II. eranskinean aztertzen dira. Emisioei, isurketei, lurzoruei eta lurpeko urei eta hondakinei eragiten dieten afekzioak IBIaren II. eranskinean ezarritako baldintzen mende daude. Eranskin horretan dagozkion neurri zuzentzaileak zehazten dira. Hondakinen arloko neurri espezifikoak IBI horren III. eranskinean zehazten dira. Ingurumen baimen integratuaren aldaketa hori oraindik ere izapidetzen ari denez, ingurumen inpaktuaren adierazpenaren zentzua zehazteko funtsezko alderdi gisa informatzen dute ez dela aurreikusten hura onartzea eragotziko duen afekziorik egonen denik gai horietan.
6.–Hondakinen Atala
Atal honek bere erantzunean adierazten du ez dela txostenik egin behar; hala ere, jakinarazten dute Tuterako HUAtik kanpoko lohien eta bertako lohien kudeaketa, baita digestio anaerobioan sortutako lohien helburua ere, IBIa izapidetzean ebaluatzen dela: II. eta III. eranskinak eta, hala badagokio, digestatuak aplikazio agronomikoaren bidez kudeatzeko planari lotutako eranskina, erantzuna emateko unean aztertzen ari direnak.
7.–Uraren Kalitatearen eta Obra Hidraulikoen Atala.
Atal honek proiektuaren aldeko txostena ematen du, baldin eta uraren kutsadura prebenitzeko, landaredia eta fauna babesteko eta obrek eragindako azalerak lehengoratzeko neurriak betetzen badira.Gainera, neurri osagarriak ezartzen ditu, instalazio berriek hartuko dituzten azalerak landaredi naturalarekin konpentsatzeko. Proposatzen dituzten neurri guztiak txosten honetako baldintzen barruan sartu dira.
Iragarkiaren kodea: F2512496
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
