204. ALDIZKARIA - 2025eko urriaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

676/2025 EBAZPENA, irailaren 29koa, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez deialdia egiten baita ingeleseko, frantseseko eta alemaneko atal elebidunen programan sartzeko edo programa horretatik ateratzeko, 2026-2027 ikasturterako.

Apirilaren 26ko 43/2023 Foru Dekretuak, Nafarroako Foru Komunitateko Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetan atzerriko hizkuntzetan ikasteko programen oinarrizko alderdiak arautzen duenak, bere 3. artikuluan, halakotzat hartzen diren programak definitzen ditu, eta horien artean atal elebidunak aurkitzen dira.

Hezkuntzako kontseilariaren maiatzaren 24ko 58/2024 Foru Aginduak, Nafarroako Foru Komunitateko Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetan atzerriko hizkuntzetan ikasteko programak garatzen dituenak, 21. artikuluan xedatzen duenez, ikastetxeek ezartzen den prozeduraren bidez eskatu behar dute atal elebidunen programan sartzea edo programa horretatik ateratzea.

Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzuko zuzendariak txosten bat aurkeztu du, non proposatzen baita deialdia egitea 2026-2027 ikasturtean atal elebidunen programan sartzeko eta programa horretatik ateratzeko.

Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 245/2023 Foru Dekretuak emandako ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. 2026-2027 ikasturtean ingeleseko, frantseseko eta alemaneko atal elebidunen programan sartzea edo programa horretatik ateratzea eskatzeko prozeduraren deialdia egitea, ebazpen honen 1. eranskinean ezarritako prozedurari jarraikiz.

2. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen hau eta eranskinak igortzea Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzura, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Atzerriko Hizkuntzen Programen Atalera, Ikasketak Antolatzeko Atalera eta Kudeaketa Juridiko-Administratiboaren Atalera, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Iruñean, 2025eko irailaren 29an.–Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusia, Gil Sevillano González.

1. ERANSKINA.–DEIALDIA, 2026-2027 IKASTURTEAN NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO DERRIGORREZKO BIGARREN HEZKUNTZAKO INSTITUTU PUBLIKOETAN ETA ITUNDUETAN INGELESEKO, FRANTSESEKO ETA ALEMANEKO ATAL ELEBIDUNEN PROGRAMAN SARTZEKO EDO PROGRAMA HORRETATIK ATERATZEKO

Lehenbiziko oinarria.–Xedeko ikastetxeak eta baldintzak.

1. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza ematen duten Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren sare publikoko eta itunduko ikastetxe guztiek eskatzen ahalko dute atal elebidunen programa emateko baimena, deialdi honetan parte hartzea eskatzen badute eta eskatzen diren baldintzak betetzen badituzte.

2. Atal elebidunen programa eman nahi duten ikastetxeek baldintza hauek bete beharko dituzte:

2.1. Sare publikoko ikastetxeetan:

–Honako hauek gehiengo osoz onespena ematea programari:

  • Programa ezarri eta lehen urtean atal elebidunean inplikatutako departamentu didaktikoak (4. eranskina).
  • Klaustroa (5. eranskina).
  • Eskola kontseilua (6. eranskina).

–Ikastetxean atal elebidunetako ikasgai ez-linguistikoak ematen dituzten behin betiko plantillako irakasleek berariaz hitz ematea programan parte hartuko dutela. Irakasle horiek hizkuntza-eskakizunei buruzko araudi indardunean ezarritako hizkuntza-egiaztapena eduki beharko dute.

2.2. Sare itunduko ikastetxeetan:

–Ikastetxeko plantillaren arabera, ikasgai ez-linguistikoak ematen dituen irakasle batek, gutxienez, edukitzea hizkuntza-eskakizunei buruzko araudi indardunean ezarritako hizkuntza-egiaztapena.

3. Atal elebidunen proiektu bat egitea (3. eranskina), atal horiek irakasteko aurreikusitako programazioa jasoko duena. Honako atal hauek garatuko dira:

A.–Ezartzeko lehenbiziko ikasturtea:

–Zer ikasgai emanen den/diren dagokion atzerriko hizkuntzan, eta zer neurritan, lehenbiziko ikasturtean.

–Atzerriko hizkuntzako berariazko edukien proposamena, hizkuntza horretan emanen diren ikasgaiekin loturik.

–Atal elebidunean irakatsiko duten irakasleen zerrenda, eta Atzerriko Hizkuntza ez beste ikasgaietako irakasleen hizkuntza-egiaztapena.

–Koordinatzailearen izena eta helbide elektronikoa.

B.–Etapako hurrengo ikasturteetan ezartzeko aurreikuspena:

–Aurreikuspenen arabera, zer ikasgai emanen d(ir)en atzerriko hizkuntzan.

–Aurreikuspenen arabera, zer-nolako plantilla beharko den programa emateko.

Bigarren oinarria.–Irakasleak.

Atzerriko hizkuntzetan ikasteko programak irakasten dituzten irakasleek programaren helburu den atzerriko hizkuntzaren titulazioa dutela egiaztatu beharko dute, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan atzerriko hizkuntzaren eskakizuna duten lanpostuetan sartu eta haiek hornitzeko araudiaren arabera.

Hirugarren oinarria.–Eskaerak aurkezteko epea eta dokumentazioa.

1. Baimena lortzeko eskaera (2. eranskina), ikastetxeko zuzendaritzak egina, eta hari erantsi beharreko agiri guztiak (hurrengo atalean aipatzen direnak) 2025eko abenduaren 14aren aurretik aurkeztu beharko dira, Hezkuntza Departamentuaren Erregistroan, urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritako tokietan edo ekainaren 23ko 70/2008 Foru Dekretuak arautzen duen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez.

2. Eskabideei dokumentazio hau erantsi beharko zaie:

a) Atal elebidunen proiektua, lehenengo oinarriko 3. puntuan aipatu dena (3. eranskina).

b) Parte hartuko duten irakasleen datuak eta konpromisoa (7. eranskina).

Ikastetxe publikoen kasuan, programaren ezarpena onesteko aktak erantsiko dira, lehenengo oinarriko 2. puntuan aipatzen direnak.

Laugarren oinarria.–Hautapen batzordea eta deialdiaren ebazpena.

1. Baimenak emateko, kide hauek izanen dituen hautapen batzorde bat izendatuko du Hezkuntza Departamentuak:

Batzordeburua: Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzuko zuzendaria edo hark eskuordetzen duen pertsona.

Batzordekideak: Atzerriko Hizkuntzen Programen Ataleko burua edo hark eskuordetzen duen pertsona, eta Hezkuntza Departamentuko atal bereko bi aholkulari.

2. Baimena emateko, honako alderdi hauek hartuko dira kontuan:

a) Proiektuaren koherentzia eta justifikazioa.

b) Programak duen bideragarritasuna, irakasleen aldetik eta deialdi honetan ezarritako baldintzak betetzearen aldetik.

3. Atal elebidun bat ezartzeko baimena emateko ezinbestekoa izanen da ikastetxeek bermatu ahal izatea programak jarraitutasuna izanen duela etapa osoan, ahal dela ikastetxean behin betiko destinoa duten irakasleekin (sare publikoaren kasuan) edo ikastetxeko irakasleekin (itunpeko sarearen kasuan).

4. Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiak ebatziko du deialdi hau, eta dagokion ebazpena emanen du.

Bosgarren oinarria.–Laguntza neurriak.

Hezkuntza Departamentuak ikastetxeei aholkuak emanen dizkie programaren ezarpenari eta garapenari buruz.

Seigarren oinarria.–Programan izandako parte-hartzea bukatzea.

1. Atal elebidunen programan izan duten parte-hartzea bukatu nahi duten ikastetxe baimenduek idatziz jakinarazi beharko diote Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzuari 2026ko apirilaren 17a baino lehen.

Edozein kasutan ere, ikastetxeak bermatuko du programan hasitako ikasleek bertan jarraitzea etapa bukatu arte.

2. Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzuak bertan behera utz dezake ikastetxe batek atal elebidunen programan duen parte-hartzea, haren funtzionamendua ikusita, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuaren txostena baloratu ondoren.

2. ERANSKINA.–____________________eko ATAL ELEBIDUNA BAIMENTZEKO ESKAERA

Ikastetxearen datuak:

Izena: ...................................................................................... Kodea: .............................................

Helbidea: ................................................................................ P. kd.: ...............................................

Herria: ..................................................................................... Telefonoa: ........................................

Helbide elektronikoa: ....................................................................................................................

Eskaerarekin batera aurkezten diren agiriak:

Atal elebidunaren hezkuntza proiektua

Irakasleen datuen eta konpromisoaren fitxa

Inplikatutako departamentu didaktikoek proiektuari emandako onespenaren akta

Irakasleen klaustroak proiektuari emandako onespenaren akta

Eskola kontseiluak proiektuari emandako onespenaren akta

Eskaera-orria:

............................................................ jaunak/andreak, ................................................................................................................ ikastetxeko zuzendaria den aldetik, ESKATZEN DU, atal elebidunen programa arautzen duen deialdian xedatutakoarekin bat, baimena eman diezaiotela bere ikastetxean horrelako atal bat ezartzeko.

Data:

Ikastetxeko zuzendaria (sinadura eta zigilua)

Sinadura:

ELEANIZTASUNAREN ETA ARTE IKASKETEN ZERBITZUKO ZUZENDARIA.

3. ERANSKINA.–ESKAERA PROIEKTUA

Ikastetxearen datuak:

Ikastetxearen izena: ................................................................ Kodea: .............................................

Helbidea: ................................................................................ P. kd.: ...............................................

Herria: ..................................................................................... Telefonoa: ........................................

Helbide elektronikoa: ........................................................................................................................

........................................................................................................eko atal elebidunaren proiektua.

1. Helburu orokorrak.

Proiektuak ikastetxean ezarri nahi den atal elebidunaren helburuak jasoko ditu. Helburuen artean, eskatutako atal elebiduneko hizkuntzaren alderdi linguistiko eta kulturalak aipatuko dira.

2. Atala ezartzeko ikasturtea.

Atal elebidunaren proiektuan proposamen arrazoitu bat jasoko da, azalduko duena arlo bakoitzaren irakaskuntzari heltzeko modua, honako hauek zehaztuz: dagokion atzerriko hizkuntza zer neurri eta modutan erabiliko den, irakaslana zuzenduko duten irizpide metodologikoak eta ebaluaziorako irizpideak.

3. Proiektuaren bideragarritasunaren justifikazioa.

Proiektuaren bideragarritasuna honela justifikatuko da:

a) Eskaera egin duen ikastetxean proiektua abian jartzea ahalbidetzen duten zergatiak edo inguruabarrak azalduko dira.

b) Ikastetxean atala garatzen parte hartuko duten irakasleen zerrenda: irakasle bakoitza etapa osoan zehar zer arlo eta mailatan arituko den lanean.

c) Etapa osorako egin asmo diren ekintzen egutegia eta haiek burutzeko konpromisoa.

4. Prestakuntza:

Hezkuntza komunitateko kideen prestakuntza beharrak detektatu ondoren, ikastetxeak egindako prestakuntza proposamenak jasoko dira proiektuan.

5. Hezkuntza komunitatearen inplikazio maila.

Atal elebidunaren proiektuaren garapenean hezkuntza komunitateak zer inplikazio maila duen azaldu beharko du proiektuak: inplikatutako departamentuak, irakasleen klaustroa eta eskola kontseilua.

ANTOLAMENDUARI BURUZKO DATUAK

Atal elebiduna ezartzeko ikasturtea.

ATZERRIKO HIZKUNTZAN EMANEN DIREN IKASGAIAK

IRAKASLEA

ZENBAT IRAKASTEN DEN ATZERRIKO HIZKUNTZAN (EHUNEKOTAN)

INGELESA/FRANTSESA/ALEMANA IRAKASGAIAREN EDUKI BERARIAZKOAK
(HIZKUNTZA HORRETAN IRAKASTEN DIREN IKASGAIETARAKO ERREFORTZU GISA)

Atala etapan ezartzeko aurreikuspena.

KASUAN KASUKO ATZERRIKO HIZKUNTZAN IRAKATSIKO DIREN IKASGAIEN AURREIKUSPENA

ATALA EZARTZEKO AURREIKUSITAKO PLANTILLA

IRAKASLEEN EGIAZTAPENA

IKASGAIA/MAILA

IRAKASLEA

IKASTURTEA

IKASGAIA

IRAKASLEA

EZARTZEKO URTEA

ATZERRIKO HIZKUNTZAN EGIAZTATUTAKO MAILA

Koordinatzailea.

IZENA

DEITURAK

HELBIDE ELEKTRONIKOA

DEPARTAMENTU DIDAKTIKOA

Prestakuntza beharrak.

PRESTAKUNTZA JARDUERAREN GAIA

4. ERANSKINA.–ATALEAN INPLIKATUTAKO DEPARTAMENTU DIDAKTIKOETAKO IRAKASLEEK PROGRAMARI ONESPENA EMATEKO AKTA

Nik, .................................................................... jaunak/andreak, .................................................... ikastetxeko ........................................................................................................ departamentuko buruak,

ADITZERA EMATEN DUT:

1. Departamentu honetako kideek badakitela zein diren ..........................................eko atal elebidunen programaren edukia eta ezaugarriak.

2. Departamentu honek, 20.....(e)ko ..........................aren ......................(e)(a)n egindako bilkuran,

babesa eman dio programa ezartzeko eskaerari.

ez dio babesik eman programa ezartzeko eskaerari.

Bozketaren emaitza:

Departamentuan bozkatzeko eskubidea duten kideen kopurua .........................

Bozketan egon diren departamentuko kideen kopurua .........................

Proiektua eskatzearen aldeko botoen kopurua .........................

Proiektua eskatzearen aurkako botoen kopurua ..........................

Boto zurien kopurua: ..........................

Boto baliogabeen kopurua: ..........................

Eta hala ager dadin, behean adierazten den tokian eta egunean sinatzen dut.

O.E.

Ikastetxeko zuzendaria

...................................... departamentuko burua

Sinatua: ..........................................................................

Sinatua: ..........................................................................

Data:

5. ERANSKINA.–KLAUSTROAK PROGRAMARI EMANDAKO ONESPENAREN AKTA

Nik, .................................................................. jaunak/andreak, ...................................................... ikastetxeko idazkaria naizen aldetik,

ADITZERA EMATEN DUT:

1. Ikastetxeko klaustroak badakiela zein diren atal elebidunen programaren ezaugarriak eta edukia.

2. Klaustroak, 20.....(e)ko ..........................aren ......................(e)(a)n egindako bilkuran,

babesa eman dio ...........................eko atal elebidunaren programa ezartzeko eskaerari.

ez dio babesik eman .............................eko atal elebidunaren programa ezartzeko eskaerari.

Bozketaren emaitza:

Klaustroan bozkatzeko eskubidea duten kideen kopurua: .........................

Bozketan egon diren klaustroko kideen kopurua: . .........................

Programa eskatzearen aldeko botoen kopurua: . .........................

Programa eskatzearen aurkako botoen kopurua: ..........................

Boto zurien kopurua: ..........................

Boto baliogabeen kopurua: ..........................

Eta hala ager dadin, behean adierazten den tokian eta egunean sinatzen dut.

O.E. Ikastetxeko zuzendaria

Idazkaria

Sinatua: ..........................................................................

Sinatua: ..........................................................................

Data:

6. ERANSKINA.–ESKOLA KONTSEILUAK PROIEKTUARI EMANDAKO ONESPENAREN AKTA

Nik, ..................................................................... jaunak/andreak, .............................................. ikastetxeko eskola kontseiluko idazkaria naizen aldetik,

ADITZERA EMATEN DUT:

3. Ikastetxeko eskola kontseiluak badakiela zein diren atal elebidunen programaren edukia eta ezaugarriak.

4. Eskola kontseiluak, 20.....(e)ko ..........................aren ......................(e)(a)n egindako bilkuran,

babesa eman dio ...........................eko atal elebidunaren programa ezartzeko eskaerari.

ez dio babesik eman .............................eko atal elebidunaren programa ezartzeko eskaerari.

Bozketaren emaitza:

Eskola kontseiluan bozkatzeko eskubidea duten kideen kopurua: ...........................

Bozketan parte hartu duten eskola kontseiluko kideen kopurua: ............................

Proiektua eskatzearen aldeko botoen kopurua: ...........................

Proiektua eskatzearen aurkako botoen kopurua: ............................

Boto zurien kopurua: ............................

Boto baliogabeen kopurua: .............................

Eta hala ager dadin, behean adierazten den tokian eta egunean sinatzen dut.

O.E. Eskola kontseiluko burua

Idazkaria

Sinatua: ..........................................................................

Sinatua: ..........................................................................

.....................................................(e)n, 20...(e)ko .........................................aren ..........(e)(a)n.

7. ERANSKINA.–IRAKASLEEN DATUEN ETA KONPROMISOAREN FITXA

Ikastetxearen datuak

Izena: ................................................................... Herria: ................................................................

Irakaslearen datuak

Izen-deiturak: ....................................................................................................................................

Zenbateko antzinatasuna ikastetxean (oraingo ikasturtea barne): ...................................................

Diploma/Lizentzia/Gradua: ................................................................................................................

Beste titulu batzuk: ............................................................................................................................

Kidegoa: ................................................... Espezialitatea: ...............................................................

Administrazio egoera:

Funtzionarioa, behin betiko destinoarekin

Funtzionarioa, praktiketan edo destinoaren zain

Funtzionarioa, zerbitzu eginkizunetan

Beste batzuk (zehaztu)

Hizkuntza gaitasuna ingelesez/frantsesez/alemanez:

Hizkuntza: ..............................................................................................................................................

Maila: ............................................. Ziurtagiria: ................................................................................

Honako honetarako konpromisoa adierazten dut:

–Atalean jarraituko dudala proiektuan zehaztu bezala.

–Atal elebidunen programa gauzatzeko antolatzen diren prestakuntza eta koordinazio bileretan parte hartuko dudala.

.............................................(e)n, 20.....eko .....................................aren ........(e)(a)n

Sinatua: ...............................................................................................

Iragarkiaren kodea: F2512814