1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
205/2025 EBAZPENA, irailaren 26koa, Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako zuzendari nagusiak emana, irailaren 4ko 188/2025 Ebazpenean atzemandako akatsa zuzentzen duena.
Akatsa atzeman da Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako zuzendari nagusiaren irailaren 4ko 188/2025 Ebazpenean, zeinaren bidez iraungitzen baita, titularrak eskatuta, Iruñeko "Liceo Monjardín" Haur Hezkuntzako lehen zikloko ikastetxe pribatuaren baimena, jarduera bertan behera uzteagatik (2025eko 189. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 23koan).
Bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 125. artikuluan xedatutakoarekin.
Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 245/2023 Foru Dekretuak emandako ahalmenak erabiliz, eta Hezkuntzako Teknologien eta IKT Azpiegituren Zerbitzuak proposaturik.
EBAZTEN DUT:
1. Irailaren 4ko 188/2025 Ebazpenean atzemandako akatsa honela zuzentzea:
3. paragrafoan, honela dioen tokian:
"Ikusirik ikastetxearen titularra den "Aoiz Uno, Sociedad Cooperativa" entitateak eskabidea aurkeztu duela ikastetxe horren baimena azkentzeko eskatzeko, 2025eko ekainaren 30etik aurrerako ondorioekin, jarduerari uzteagatik".
Honela behar du:
"Ikusirik ikastetxearen titularra den "Liceo Monjardín, Sociedad Cooperativa" entitateak eskabidea aurkeztu duela ikastetxe horren baimena azkentzeko eskatzeko, 2025eko ekainaren 30etik aurrerako ondorioekin, jarduerari uzteagatik".
2. Ebazpena jakinaraztea Liceo Monjardín Sociedad Cooperativa entitateari.
3. Ebazpen hau igortzea Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Hezkuntzako Informazio Sistemen Zerbitzura, Haur Eskolen eta Landa Eskolen Atalera eta Ikastetxeetako Informazioa Kudeatzeko Atalera.
4. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.
Iruñean, 2025eko irailaren 26an.–Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako zuzendari nagusia, Luis Calatayud Yuste.
Iragarkiaren kodea: F2512815