2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ORBAIBARKO ADMINISTRAZIO ZERBITZUEN BATASUNA
2026ko plantilla organikoa. Hasierako onespena
Orbaibarko Administrazio Zerbitzuen Batasunak, 2025ko irailaren 26an egin ohiko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 2026ko plantilla organikoa.
Horrenbestez, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Batasunaren iragarki-taulan eta egoitza elektronikoan argitara eman, eta jendaurrean egonen da 15 egun baliodunean, aldizkari ofizialean argitaratzen denetik hasita, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluarekin.
Interesdun orok aztertzen ahalko du Batasunaren bulegoetan, aipatutako epean, eta jartzen ahalko dira egokitzat jotzen diren alegazioak eta erreklamazioak.
Langileen plantilla organikoa behin betiko onetsitzat joko da, baldin epe horretan ez bada erreklamaziorik aurkezten; bestela, Batasunak hilabeteko epea izanen du horiek ebazteko.
Garinoainen, 2025eko irailaren 26an.–Batasuneko burua, Iker Etxeberria Otazu.
Iragarkiaren kodea: L2512770