204. ALDIZKARIA - 2025eko urriaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORBAIBARKO ADMINISTRAZIO ZERBITZUEN BATASUNA

2026ko aurrekontua. Hasierako onespena

Orbaibarko Administrazio Zerbitzuen Batasuneko Batzarrak, 2025eko irailaren 26an egin ohiko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 2026ko aurrekontuaren espedientea.

Beraz, erabakia argitara ematen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta udalaren iragarki-taulan eta egoitza elektronikoan;15 egun baliodunez egonen da jendaurrean, aldizkari horretan argitaratzen denetik hasita, interesdunek aurkez ditzaten, beharrezkoa iruditzen bazaie, egokitzat jotzen dituzten alegazioak, kexak edo oharrak. Hori guztia, jarraikiz martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluari (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea) eta lege hori garatzen duen 270/1998 Foru Dekretuaren 18. artikuluari.

Epe horretan interesdun orok aztertzen ahalko du udal bulegoetan, eta egoki iritzitako alegazioak aurkeztu.

Epe hori iragan eta alegaziorik aurkeztu ez bada, aurrekontua behin betikoa bilakatuko da. Horren guztiaren gaineko espedientea Udalaren Idazkaritzan egonen da interesdunen eskura, azter dezaten.

Garinoainen, 2025eko irailaren 26an.–Batasuneko burua, Iker Etxeberria Otazu.

Iragarkiaren kodea: L2512769