2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARTZIBARKO, OROTZ-BETELUKO ETA LONGIDAKO UDALEN BATASUNA
2025eko aurrekontua. Hasierako onespena
Artzibarko, Orotz-Beteluko eta Longidako Udalen Batasunak, zeina eratu baitzen idazkari bakarra izateko, hasiera batez onetsi zuen 2025. urteko aurrekontua 2025eko abuztuaren 5ean egin bilkuran.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Artzibarko Udaleko Idazkaritzan, Batasunaren egoitza baita, egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.
Artzin, 2025eko irailaren 26an.–Batasuneko burua, Javier Diez Huguet.
L2512773
Iragarkiaren kodea: