2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARTZIBARKO, OROTZ-BETELUKO ETA LONGIDAKO UDALEN BATASUNA
2025eko plantilla organikoa. Hasierako onespena
Artzibarko, Orotz-Beteluko eta Longidako Udalen Batasunak, zeina eratu baitzen idazkari bakarra izateko, hasiera batez onetsi zuen 2025. urteko plantilla organikoa 2025eko abuztuaren 5ean egin bilkuran.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan 235.ari buruz xedatuari jarraikiz, onetsitako plantilla Artzibarko Udaleko Idazkaritzan, Batasunaren egoitza baita, egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.
Artzin, 2025eko irailaren 26an.–Batasuneko burua, Javier Diez Huguet.
Iragarkiaren kodea: L2512772