204. ALDIZKARIA - 2025eko urriaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AEZKOAKO BATZARRE NAGUSIA

2025eko aurrekontua. Behin betiko onespena

Aezkoako Batzarre Nagusiak, 2025eko ekainaren 10ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2025eko ekitaldirako aurrekontu orokor eta bakarra.

Onespen hori argitaratu zen 2025eko 159. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abuztuaren 14an, eta ez da alegaziorik aurkeztu. Hortaz, aurrekontua behin betiko onetsita gelditu da, honako hauei jarraituz: Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Legearen 272. artikulua eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikulua.

Hona hemen aipatu aurrekontuaren laburpena, kapituluz kapitulu:

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileria-gastuak: 385.700,00 euro.

2. kapitulua.–Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak: 269.100,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 86.100,00 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 394.300,00 euro.

Gastuak, guztira: 1.135.200,00 euro.

DIRU-SARRERAK:

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 122.850,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 276.350,00 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 438.800,00 euro.

7. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 197.000,00 euro.

9. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 100.200,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 1. 135.200,00 euro.

Ariben, 2025eko urriaren 3an.–Batzarreko burua, Karlos Bueno Reka.

Iragarkiaren kodea: L2513086