2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
EGUESIBAR
Tokiko Gobernu Batzarreko kide berri baten izendapena
Iragarki honen bidez, argitara ematen da Eguesibarko alkate Xuriñe Peñas Lópezek honako hau ebatzi duela, 2025eko irailaren 24ko 2895 Ebazpenaren bidez:
"Alkatetzaren 2023eko ekainaren 30eko 1853/2023 Ebazpenaren bidez, honako zinegotzi hauek izendatu ziren Eguesibarko Udaleko Gobernu Batzarreko kide:
1.–JOSÉ JAVIER MARQUÍNEZ ECHEGOYEN
2.–JUAN JESÚS SAN JULIÁN ARANGUREN.
3.–LUISA MATEO ZOZAYA.
4.–SABI ATIPOV KESKINEV.
5.–JAVIER VILLANUEVA ALDAVE.
Udalak, 2025eko irailaren 3ko osoko bilkuran, jakin zuen Juan Jesús San Julián Arangurenek uko egin diola zinegotzi karguari. 2025eko irailaren 24ko osoko bilkuran, berriz, María Mercedes Muñoz Saldañak zinegotzi kargua hartu zuen, haren ordez aritzeko.
Horiek horrela, eta baliatuz alkatea naizen aldetik Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen 7/1985 Legearen 23. artikuluan eta Udalaren Erregelamendu Organikoaren 43. artikuluan aitortuta ditudan eskudantziak,
EBAZTEN DUT:
1. María Mercedes Muñoz Saldaña izendatzea Eguesibarko Udaleko Gobernu Batzarreko kide. Juan Jesús San Julián Arangurenen ordez arituko da.
2. Ebazpen hau izendatuari jakinaraztea.
3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, indarra sinatzen den egunean hartuko badu ere.
4. Izendapen horren berri ematea Osoko Bilkurari, egiten duen lehen saioan".
Sarrigurenen, 2025eko irailaren 29an.–Alkatea, Xuriñe Peñas López.
Iragarkiaren kodea: L2512818