2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ULTZAMA
2026ko plantilla organikoa. Hasierako onespena
Ultzamako Udalak, 2025eko irailaren 18an egindako ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2026ko ekitaldiko plantilla organikoa. Hasiera batez onetsitako 2026ko plantilla organikoa jendaurrean egonen da Udalaren Idazkaritzan, hamabost egun balioduneko epean, aldez aurretik iragarkia paratuta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta udal honen ediktuen taulan, herritarrek eta/edo interesdunek espedientea azter dezaten eta komenigarri iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten. Hori guztia, bat etorriz apirilaren 2ko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluarekin (foru lege horrek hizpide ditu Nafarroako Toki Ogasunak), hara igortzen baitu 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluak (foru lege horrek hizpide du Nafarroako Toki Administrazioa).
Erreklamaziorik egin ezean, jendaurreko epea iragandakoan, plantilla organikoa behin betiko onetsitzat joko da.
Larraintzarren (Ultzama), 2025eko irailaren 18an.–Alkatea, Martín M.ª Picabea Aguirre.
Iragarkiaren kodea: L2512646