204. ALDIZKARIA - 2025eko urriaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE ARAKIL

2025eko aurrekontua. Behin betiko onespena

2025eko 178. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman zen, irailaren 8an, 2025eko aurrekontu orokorraren eta hura betearazteko oinarrien hasierako onespenaren iragarkia.

Jendaurrean egoteko epea iragan da, aurrekontuaren kontra inork erreklamaziorik aurkeztu gabe. Beraz, behin betikoz onetsirik gelditu da 2025eko ekitaldirako aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak, Nafarroako Toki Ogasunari buruzko 6/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatutakoa betez.

Hori dela eta, aipatutako Foru Legean xedatutakoari jarraikiz, laburturik argitaratzen da behin betikoz onetsitako aurrekontua:

DIRU-SARRERAK:

1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 338.462,19 euro.

2. kapitulua.–Zeharkako zergak: 160.000,00 euro.

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 176.505,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 551.443,11 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 138.512,50.

7. kapitulua.–Kapital Transferentzia: 992.831,25 euro.

Diru-sarreren aurrekontua, guztira: 2.357.754,05 euro.

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileria-gastuak: 367.749,32 euro.

2. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 383.029,59 euro.

3. kapitulua.–Finantza-gastuak: 9.700,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 162.750,00 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 1.312.003,36 euro.

7. kapitulua. - Kapital-transferentziak: 5.200,00 euro

9. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 40.000,00 euro.

Gastuen aurrekontua, osotara: 2.280.432,27 euro.

Uharte Arakilen, 2025eko urriaren 6an.–Alkate udalburua, Jose Domingo Huarte Baleztena.

Iragarkiaren kodea: L2513031