2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
2025. urteko plantilla organikoaren aldaketa. Hasierako onespena
Indarra duten xedapenak betez, jendaurrean ikusgai jarri da, Giza Baliabideetako Zuzendaritzan (Zapatería kalea 40, 1.a), 2025eko langile-plantillaren aldaketa, Iruñeko Udalak 2025ko urriaren 2an egindako osoko bilkuran hasiera batez onetsia.
Jendaurreko epea hamabost egun baliodunekoa izanen da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina.
Hori guztia argitara ematen da jende orok jakin dezan.
Iruñean, 2025ko urriaren 2an.–Alkate udalburua, Joseba Asirón Sáez.
Iragarkiaren kodea: L2513082