2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MILAGRO
Aldaketa 2025eko plantilla organikoan. Hasierako onespena
Milagroko Udalak, 2025eko irailaren 25ean egin ohiko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea aldaketa bat Milagroko Udalaren 2025eko plantilla organikoan, zeina argitaratu baitzen 2025eko 12. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 20an.
Plantilla organikoa Idazkaritzan eta iragarki-taulan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz xedaturik dagoenarekin uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. eta 271. artikuluetan (Nafarroako Toki Administraziori buruzko Foru Legea), loturik martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluarekin (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).
Erreklamaziorik aurkezten ez bada, plantilla organikoa behin betiko onetsitzat joko da, behin iraganda aurreko paragrafoan aipatutako jendaurreko aldia.
Milagron, 2025eko irailaren 26an.–Alkatea, José Ignacio Pardo Blanco.
Iragarkiaren kodea: L2512742