204. ALDIZKARIA - 2025eko urriaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LUZAIDE

2025eko aurrekontua. Hasierako onespena

Luzaideko Udalak, 2025eko irailaren 27an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen Udalaren 2025eko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak.

Onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten, bat etorriz xedatzen denarekin Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen (urriaren 29ko 11/2004 Foru Legeak aldatua) 271. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluan.

Jendaurreko epea iraganik erreklamaziorik aurkeztu ez bada, aurrekontua behin betiko onetsitzat joko da.

Luzaiden, 2025eko irailaren 30ean.–Alkatea, Nicolás Camino Caminondo.

Iragarkiaren kodea: L2512854