2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BAZTAN
Alkateorde eta Tokiko Gobernu Batzordeko kide izendatzea
2025eko irailaren 1ean egindako osoko bilkuran, Jose Luis Retegi Iturbide hirugarren alkateorde eta Baztango Udaleko Tokiko Gobernu Batzordeko kideak karguari uko egin dio.
Fernando Anbustegi Goñi Baztango alkateak, 2025eko urriaren 2ko 571 zenbakiko Ebazpenaren bidez, besteak beste, honako hau xedatu du:
–Gorka Urtasun Saldias hirugarren alkateorde eta Baztango Udaleko Tokiko Gobernu Batzordeko kide izendatzea.
–Ebazpen hau izendatutako pertsonari jakinaraztea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta udalbatzaren osoko bilkurari jakinaraztea organo horrek egiten duen hurrengo bilkuran.
Baztanen, 2025eko urriaren 3an.–Alkatea, Fernando Anbustegi Goñi.
Iragarkiaren kodea: L2513005