1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
2050/2025 EBAZPENA, 2025eko irailaren 25ekoa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Soziologia Aplikatuko Graduko ikasketa-plana argitaratzeko agintzen duena.
822/2021 Errege Dekretuak –2021eko irailaren 28koak, unibertsitateko ikasketen eta haien kalitatea bermatzeko prozeduraren antolamendua ezartzen duenak– unibertsitateko ikasketa ofizialen kalitatea ziurtatzeko prozedurak arautzen ditu VII. kapituluan.
27. artikuluak, "Unibertsitate titulu ofizialen ofizialtasuna eta haiek Unibertsitateen, Ikastegien eta Tituluen Erregistroan inskribatzea" izenekoak, 4. apartatuan ezartzen du unibertsitate tituluen ofizialtasuna eta baliozkotasuna finkatuta, dagokion unibertsitateko errektoreak ikasketa-plana "Estatuko Aldizkari Ofizialean" eta unibertsitatea dagoen erkidegoko aldizkari ofizialean argitaratzeko aginduko duela, eta horretarako tituluaren egitura akademikoa argitaratu beharko dela.
Unibertsitateen Kontseiluak ikasketa-plana egiaztaturik, Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentzia Nazionalaren aldeko txostena eduki ondoren, bai eta Nafarroako Foru Komunitatearen baimena ere, eta Ministro Kontseiluaren 2010eko urriaren 1eko erabaki baten bidez tituluaren ofizialtasuna ezarririk (zeina 2010eko urriaren 11n argitaratu baitzen BOEan, Unibertsitateen Idazkaritza Nagusiaren 2010eko urriaren 18ko ebazpen baten bidez).
Prozesu horri jarraikiz, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Soziologia Aplikatuko Graduko ikasketa-plana Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak 2016ko otsailaren 11n emandako 240/2016 Ebazpenaren bidez argitaratu zen 2016ko 61. "Estatuko Aldizkari Ofizialean", martxoaren 11koan.
Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gobernu Kontseiluaren 2023ko azaroaren 30eko erabaki baten bidez, Soziologia Aplikatuko Graduaren memorian funtsezko aldaketa egitea onetsi zen eta Unibertsitateen Kontseilura bidaltzea han egiazta zezaten. Aldaketa 2024ko ekainaren 5ean egiaztatu zen.
Ikusirik Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentzia Nazionalaren aldeko txostena, 2024ko ekainaren 5ekoa, Nafarroako Unibertsitate Publikoan Soziologia Aplikatuko Graduko titulu ofiziala lortzeko ikasketa-plana aldatzeari buruzkoa.
Unibertsitate Sistemari buruzko 2023ko martxoaren 22ko 2/2023 Lege Organikoaren 8. artikuluan xedatuarekin bat etorriz, eta 2021eko irailaren 28ko 822/2021 Errege Dekretuak 27.4 artikuluan xedatzen duenarekin bat, Errektoretza honek erabaki du argitara ematea Nafarroako Unibertsitate Publikoko Soziologia Aplikatuko Graduko titulua lortzeko ikasketa-planaren aldaketa.
Ebazpen honek aipatzen duen ikasketa-plana eranskinean esaten den bezala egituratuko da.
Iruñean, 2025eko irailaren 25ean.–Errektorea, Ramón Gonzalo García.
ERANSKINA.–NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOKO SOZIOLOGIA APLIKATUKO GRADUATU TITULUAREN IKASKETA-PLANA
RUCT kodea: 2501667.
Jakintza-adarra: Gizarte Zientziak eta Zientzia Juridikoak.
Jakintza-arloa: Gizarte Zientziak, Gizarte Lana, Lan Harremanak eta Giza Baliabideak, Soziologia, Zientzia Politikoa eta Nazioarteko Harremanak.
Ikasketa-planaren banaketa ECTS kreditutan, irakasgai motaren arabera:
IRAKASGAI MOTA | ECTS KREDITUAK |
Oinarrizkoak | 60 |
Nahitaezkoak | 138 |
Aukerakoak | 18 |
Kanpoko praktikak | 12 |
Gradu Amaierako Lana | 12 |
Kredituak osotara | 240 |
Oinarrizko prestakuntzako kredituak. Irakasgaien araberako banaketa:
JAKINTZA-ARLOA | IRAKASGAIA | ECTSAK | IKASMAILA |
Gizarte Zientziak, Gizarte Lana, Lan Harremanak eta Giza Baliabideak, Soziologia, Zientzia Politikoa eta Nazioarteko Harremanak | Soziologia Orokorra | 6 | 1.a |
Teoria Soziologikoaren Hastapenak | 6 | 1.a |
Analisi Soziologiko Enpirikorako Sarrera | 6 | 1.a |
Ekonomia eta Gizartea | 6 | 1.a |
Gizarte Egitura | 6 | 1.a |
Politika eta Gobernua | 6 | 1.a |
Kultura eta Politika Gaur Egungo Espainian | 6 | 1.a |
Dibertsitatea eta Gizarte Integrazioa | 6 | 1.a |
Hezkuntzaren Soziologia | 6 | 1.a |
Generoa eta Analisi Soziologikoa | 6 | 2.a |
Ikasketa-plan laburtua (irakasgaien arabera) eta denbora-banaketa:
MODULUA | IRAKASGAIA | MOTA | ECTSAK | SEIHILEKOA |
Teoria eta oinarriak | Soziologia Orokorra | Oinarrizkoa | 6 | 1 |
Teoria Soziologikoaren Hastapenak | Oinarrizkoa | 6 | 1 |
Teoria eta Oinarriak | Nahitaezkoa | 18 | 3, 4 eta 5 |
Ikerketa kualitatiborako metodo eta teknikak | Ikerketa Kualitatiborako Metodo eta Teknikak | Nahitaezkoa | 18 | 3, 5 eta 6 |
Ikerketa kuantitatiborako metodo eta teknikak | Analisi Soziologiko Enpirikorako Sarrera | Oinarrizkoa | 6 | 1 |
Ikerketa Kuantitatiborako Metodo eta Teknikak | Nahitaezkoa | 18 | 3, 4 eta 5 |
Zeharkako mintegia | Zeharkako Mintegia | Nahitaezkoa | 24 | 2, 4, 6 eta 8 |
Erakunde sozialak eta egitura | Ekonomia eta Gizartea | Oinarrizkoa | 6 | 1 |
Gizarte Egitura | Oinarrizkoa | 6 | 2 |
Erakunde Sozialak eta Egitura | Nahitaezkoa | 18 | 6 eta 7 |
Aukerakoa | 3 |
Politika eta instituzioak | Politika eta Gobernua | Oinarrizkoa | 6 | 1 |
Kultura eta Politika Gaur Egungo Espainian | Oinarrizkoa | 6 | 2 |
Politika eta Instituzioak | Nahitaezkoa | 18 | 3, 4 eta 6 |
Espazioa eta biztanleak | Espazioa eta Biztanleak | Nahitaezkoa | 12 | 5 eta 7 |
Aukerakoa | 6 |
Sozializazioa eta kultura | Dibertsitatea eta Gizarte Integrazioa | Oinarrizkoa | 6 | 2 |
Hezkuntzaren Soziologia | Oinarrizkoa | 6 | 2 |
Sozializazioa eta Kultura | Aukerakoa | 6 | 7 |
Erronka sozialak eta aldaketa | Generoa eta Analisi Soziologikoa | Oinarrizkoa | 6 | 3 |
Erronka Sozialak eta Aldaketa | Nahitaezkoa | 12 | 4 eta 7 |
Aukerakoa | 3 |
Praktikak | Kanpoko Praktikak | Praktikak | 12 | 8 |
Gradu Amaierako Lana | Gradu Amaierako Lana | GALa | 12 | 8 |
Iragarkiaren kodea: F2512783