204. ALDIZKARIA - 2025eko urriaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

2049/2025 EBAZPENA, 2025eko irailaren 24koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana, Nekazaritzako Elikagaien eta Landa Ingurunearen Ingeniaritzako Graduaren ikasketa-planaren aldaketa argitaratzeko agintzen duena.

822/2021 Errege Dekretuak –2021eko irailaren 28koak, unibertsitateko ikasketen eta haien kalitatea bermatzeko prozeduraren antolamendua ezartzen duenak– unibertsitateko ikasketa ofizialen kalitatea ziurtatzeko prozedurak arautzen ditu VII. kapituluan.

27. artikuluak, "Unibertsitate titulu ofizialen ofizialtasuna eta haiek Unibertsitateen, Ikastegien eta Tituluen Erregistroan inskribatzea" izenekoak, 4. apartatuan ezartzen du unibertsitate tituluen ofizialtasuna eta baliozkotasuna finkatuta, dagokion unibertsitateko errektoreak ikasketa-plana "Estatuko Aldizkari Ofizialean" eta unibertsitatea dagoen erkidegoko aldizkari ofizialean argitaratzeko aginduko duela, eta horretarako tituluaren egitura akademikoa argitaratu beharko dela.

Prozesu horri jarraikiz, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Nekazaritzako Elikagaien eta Landa Ingurunearen Ingeniaritzako Graduko ikasketa-plana Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak 2013ko azaroaren 26an emandako 1593/2013 Ebazpenaren bidez argitaratu zen 2013ko 310. "Estatuko Aldizkari Ofizialean", abenduaren 27koan.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gobernu Kontseiluaren 2023ko azaroaren 30eko erabaki baten bidez, Nekazaritzako Elikagaien eta Landa Ingurunearen Ingeniaritzako Graduaren memorian funtsezko aldaketa egitea onetsi zen eta Unibertsitateen Kontseilura bidaltzea han egiazta zezaten.

Ikusirik Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentzia Nazionalaren aldeko txostena, 2024ko uztailaren 4koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoan Nekazaritzako Elikagaien eta Landa Ingurunearen Ingeniaritzako Graduatuaren titulu ofiziala lortzeko ikasketa-plana aldatzeari buruzkoa.

Unibertsitate Sistemari buruzko 2023ko martxoaren 22ko 2/2023 Lege Organikoaren 8. artikuluan xedatuarekin bat etorriz, eta 2021eko irailaren 28ko 822/2021 Errege Dekretuak 27.4 artikuluan xedatzen duenarekin bat, Errektoretza honek erabaki du argitara ematea Nafarroako Unibertsitate Publikoko Nekazaritzako Elikagaien eta Landa Ingurunearen Ingeniaritzako Graduko titulua lortzeko ikasketa-planaren aldaketa.

Ebazpen honek aipatzen duen ikasketa-plana eranskinean esaten den bezala egituratuko da.

Iruñean, 2025eko irailaren 24an.–Errektorea, Ramón Gonzalo García.

ERANSKINA.–NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOKO NEKAZARITZAKO ELIKAGAIEN ETA LANDA INGURUNEAREN INGENIARITZAKO GRADUATU TITULUAREN IKASKETA-PLANA

RUCT kodea: 2501489.

Jakintza-adarra: Ingeniaritza eta Arkitektura.

Jakintza-arloa: Ingeniaritza Kimikoa, Materialen Ingeniaritza eta Natura Ingurunearen Ingeniaritza.

Ikasketa-planaren banaketa ECTS kreditutan, irakasgai motaren arabera:

IRAKASGAI MOTA

ECTS KREDITUAK

Oinarrizkoak

60

Nahitaezkoak

102

Aukerakoak

66

Kanpoko praktikak

0

Gradu Amaierako Lana

12

Kredituak osotara

240

Oinarrizko prestakuntzako kredituak. Irakasgaien araberako banaketa:

JAKINTZA-ADARRA

IRAKASGAIA

ECTSAK

IKASMAILA

Ingeniaritza kimikoa, materialen ingeniaritza eta natura ingurunearen ingeniaritza

Matematika

12

1.a

Fisika

6

1.a

Adierazpen Grafikoa

6

1.a

Informatika

6

1.a

Kimika

6

1.a

Enpresa

6

1.a

Estatistika

6

2.a

Biologia

6

1.a

Geologia

6

1.a

Ikasketa-plan laburtua (irakasgaien arabera) eta denbora-banaketa:

MODULUA

IRAKASGAIA

MOTA

ECTSAK

SEIHILEKOA

Oinarrizko prestakuntza

Matematika

Oinarrizkoa

12

1 eta 2

Fisika

Oinarrizkoa

6

1

Adierazpen Grafikoa

Oinarrizkoa

6

1

Informatika

Oinarrizkoa

6

1

Kimika

Oinarrizkoa

6

2

Enpresa

Oinarrizkoa

6

1

Estatistika

Oinarrizkoa

6

4

Biologia

Oinarrizkoa

6

2

Geologia

Oinarrizkoa

6

2

Nekazaritzaren adarrekoa

Landa Ingurunearen Ingeniaritzaren Oinarriak

Nahitaezkoa

27

3, 4 eta 5

Animalia Ekoizpenaren Oinarriak

Nahitaezkoa

9

3 eta 4

Landare Ekoizpenaren Oinarriak

Nahitaezkoa

36

3, 4 eta 5

Ingurumenaren Teknologia eta Zientzia

Nahitaezkoa

6

2

Nekazaritzako Ekonomia

Nahitaezkoa

6

6

Enpresen Kudeaketa

Nahitaezkoa

6

7

Ingurumenaren Kudeaketa

Nahitaezkoa

6

7

Proiektuak

Nahitaezkoa

6

8

Teknologia espezifikoa: aipamena Nekazaritzako eta Abeltzaintzako Ustiategietan

Nekazaritza eta Abeltzaintzako Ustiategien Ingeniaritza

Aukerakoa

12

6

Animalia Ekoizpenaren Teknologia

Aukerakoa

24

5, 6 eta 7

Belar-, Belardi- eta Bazka-laboreen Ekoizpeneko Teknologia

Aukerakoa

12

6 eta 7

Teknologia espezifikoa: aipamena Landa Ingurunearen Ingeniaritzan

Landa Ingurunearen Ingeniaritza

Aukerakoa

36

5, 6 eta 7

Abeltzaintzako Ustiategien Ingeniaritza

Aukerakoa

6

7

Landare Ekoizpenaren Teknologiak

Aukerakoa

6

6

Teknologia espezifikoa: aipa­mena Baratzezaintza, Lore­zaintza eta Paisaian

Baratzezaintzako Ustiategien eta Berdeguneen Ingeniaritza

Aukerakoa

6

6

Baratzezaintzaren, Lorezaintzaren eta Paisaiaren Teknologia

Aukerakoa

36

5, 6 eta 7

Lurralde Antolamendua

Aukerakoa

6

7

Teknologia espezifikoa: aipamena Nekazaritzako Elikagaien Industrian

Nekazaritzako Elikagaien Industriako Obren eta Instalazioen Ingeniaritza

Aukerakoa

6

5

Nekazaritzako Elikagaien Industrien Kudeaketa eta Kalitatearen Kontrola

Aukerakoa

6

7

Prozesuen Ingeniaritza Nekazaritzako Elikagaien Industrietan

Aukerakoa

12

5 eta 6

Nekazaritzako Elikagaien Industrien Diseinua eta Instalazio Osagarriak

Aukerakoa

12

6 eta 7

Elikagaien Ingeniaritzako Oinarrizko Eragiketak

Aukerakoa

12

5 eta 6

Aukerakoen modulu orokorra

Aukerako irakasgaiak

Aukerakoa

18

7 eta 8

Kanpoko praktikak

Aukerakoa

12

8

Gradu Amaierako Lana

Gradu Amaierako Lana

Nahitaezkoa

12

8

Iragarkiaren kodea: F2512778