203. ALDIZKARIA - 2025eko urriaren 10a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

2819/2025 EBAZPENA, irailaren 30ekoa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez xedatzen baita bidezkoa dela Mercedes Orquin Balda andrea kontratatzea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko administrari lanpostuan aritzeko, eta plaza esleitzen baitzaio.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren irailaren 27ko 2474/2022 Ebazpenaren bidez (2022ko 196. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urriaren 3koa), zenbait sarrera-prozeduraren deialdiak onetsi ziren Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko C mailako lanpostu batzuetan, II. eranskinean zerrendatu zirenetan, gehieneko plaza kopuru bat salbuespenez merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko, hori guztia enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuen esparruan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren martxoaren 8ko 930/2023 Ebazpenaren bidez, deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2023ko martxoaren 16an.

Behin bukaturik merezimenduen balorazioa, eta argitara emanik parte-hartzaileen behin betiko puntuazioak, kalifikazio epaimahaiak izendapen edo kontratazio proposamena igorri zuen, puntuazio handiena duten eta deialdiko betebeharrak betetzen dituzten izangaiak adierazita. Proposamen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen 2024ko otsailaren 21ean.

Gero, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariaren apirilaren 17ko 140E/2024 Foru Aginduaren ondoren, kalifikazio epaimahaiak beste izendapen edo kontratazio proposamen bat igorri zuen, puntuazio handiena zuten eta deialdiko betebeharrak betetzen zituzten izangaiak adierazita, eta izangai horiek izendatu eta kontratatu ziren, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ekainaren 27ko 2516/2024 Ebazpenaren bidez, abenduaren 23ko 4759/2024 Ebazpenaren bidez, martxoaren 11ko 730/2025 Ebazpenaren bidez, apirilaren 28ko 1136/2025 Ebazpenen bidez eta ekainaren 12ko 1695/2025 Ebazpenaren bidez.

Azken izendapenaren edo kontratazioaren ondoren, izangai bati borondatezko eszedentzia eman zitzaion, plazaz jabetu zenetik aurrerako ondorioekin, beste administrazio batean zerbitzu ematen ari zelako.

Deialdiaren 9.4 oinarriaren arabera, funtzionario edo lanaldi partzialeko langile finko bihurtzen diren izangaien kasuan, plazan lanean egiazki aritu gabe borondatezko eszedentziako egoeran deklaratzen badira, norberak eskatuta, plazaz jabetzen diren egunetik edo kontratua sinatzen duten egunetik aurrera, indarrean dagoen araudian ezarritako kasuetan, plaza huts hori ere bete eginen da, deialdiaren 8.4 atalean xedatutakoaren arabera.

Azaldutakoaren arabera, eta, horretan oinarrituta, 2025eko irailaren 18an, seigarren kontratazio proposamen osagarria argitaratu zen deialdiaren web-fitxan, eta bertan Mercedes Orquin Balda andrea sartu zen, puntuazio hurrenkeraren arabera ondo-ondotik ageri zen izangaia zelako.

Eskatutako dokumentazioa behar zen epean aurkezturik eta proposatutako izangaiak betebeharrak betetzen dituela egiaztaturik, bidezkoa da kontratazioa egitea eta dagokion plaza hutsa esleitzea.

Horrenbestez, eta erabiliz otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak,

EBAZTEN DUT:

1. Xedatzea bidezkoa dela Mercedes Orquin Balda andrea kontratatzea lan araubide finkoan eta lanaldi partzialean administrari lanpostuan aritzeko, eta plantilla organikoan 37465 zenbakia duen plaza esleitzea. Plaza hori Hezkuntza Departamentuko San Miguel IPari atxikita dago, Noainen du destinoa, eta betebehar hauek ditu ezarrita: kondenatua ez izatea, epai irmo baten bidez, sexu-askatasunaren eta sexu-ukigabetasunaren kontrako delitu batengatik edo gizakien salerosketagatik, eta C1 euskara maila.

2. Izangaiak 2025eko urriaren 13an sinatu beharko du behar den kontratua, Hezkuntza Departamentuko Langileen Kontrataziorako Atalean. Kontratua prest dagoenean, SMS edo posta elektronikoaren bidez horren berri emanen zaio, sina dezan. Telematika bidez sinatzen ahalko du, dokumentuak sinatzeko Giza Baliabideen plataformaren bidez, edo aurrez aurre, Hezkuntza Departamentuko Langileen Kontratazio Atalean.

Lan kontratu finkoa sinatzen ez badu, behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako langile lan kontratudun finkoa izateko eskubide guztiak galduko ditu.

3. Adieraztea Mercedes Orquin Balda andreak euskarazko jakite-maila zehaztuta duten plaza elebidunak betetzeko prozesuetan besterik ezin izanen duela parte hartu, halaxe ezarrita baitago Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 33.2 artikuluan.

4. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Hezkuntza Departamentuko Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzura, Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzura eta Nominen eta Gizarte Aseguruen Zerbitzura, eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzura, eta interesdunari jakinaraztea, eta adieraztea ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal duela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, jarraikiz urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluei (lege horrek hizpide du administrazio publikoen administrazio prozedura erkidea).

5. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeak.

Iruñean, 2025eko irailaren 30ean.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Gloria Arancón Largo.

Iragarkiaren kodea: F2512966