203. ALDIZKARIA - 2025eko urriaren 10a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

NAFARROAKO JUSTIZIA AUZITEGI NAGUSIA

Bake epaileen izendapena

Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Gobernu Salak 2025eko irailaren 26an egindako bileran hartutako erabakiak, bake epaileak izendatzeari buruzkoak.

Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 101. artikulutik 103.era artekoetan xedatutakoari jarraikiz, bai eta Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduan haiekin bat datozenetan xedatutakoari jarraikiz ere, kargu hutsak betetzeko deialdia egin ondoren, Gobernu Salak erabaki du honako epaitegi hauetako bake epaile titularrak eta ordezkoak izendatzea, guztiak udalek hautatu baitituzte osoko bilkuretan:

Bosgarrena.–Beriaingo bake epaile titularra: M.ª Carmen Munárriz Arrazubi andrea.

Seigarrena.–Vianako bake epaile titularra eta ordezkoa: M.ª Salud Arina Robles andrea eta Pilar Ochoa Murguiondo andrea, hurrenez hurren.

Zazpigarrena.–Mendabiako bake epaile titularra: M.ª Carmen Navarro Romero andrea.

Zortzigarrena.–Olaibarko bake epaile titularra eta ordezkoa: César Gonzalvo Lajusticia jauna eta Eneko Boría Inda jauna, hurrenez hurren.

Bederatzigarrena.–Sartagudako bake epaile titularra eta ordezkoa: María Pilar López Martínez andrea eta María Aránzazu Luri Pellejero andrea, hurrenez hurren.

Hamargarrena.–Santakarako bake epaile titularra: María Pilar Lanas Navarro andrea.

Hamaikagarrena.–Murillo el Frutoko bake epaile titularra: José María Miquelez Labiano jauna.

Hamabigarrena.–Ezkabarteko bake epaile titularra eta ordezkoa: Jesús María Iribarren Narváez jauna eta Fernando Huarte Alemán jauna, hurrenez hurren.

Berrogeita hemeretzigarrena.–Lodosako bake epaile titularra: Agustín Esparza Campo jauna.

Izendatzeko erabaki horien aurka, bat etorriz Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/95 Erregelamenduaren 12. artikuluan, horrekin bat datozen gainerako artikuluetan eta Auzitegietako Gobernu Organoei buruzko 1/2000 Erregelamenduaren 14. artikuluan xedatutakoarekin, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiari zuzendua, hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/15 Legeak ezartzen dituen arrazoiengatik eta moduetan.

Iruñean, 2025eko irailaren 29an.–Gobernuko idazkaria, titularra ordezkatuz, Francisco Javier Isasi Barbier jauna.

Iragarkiaren kodea: J2512837