203. ALDIZKARIA - 2025eko urriaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ELORTZIBAR

Aldaketa, hirigintzako araudi orokorraren 19. eta 19 bis artikuluetan. Behin betiko onespena

Udalak, 2025eko irailaren 16an egin osoko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea aldaketa xehatua egitea Udal Plan Orokorrean (hasierako onespena 2025eko uztailaren 15ekoa da), zehazki, Udal Planeko hirigintzako araudi orokorraren 19. eta 19 bis artikuluetan. Aldaketa hori Jesús Iribarren SAk sustatu du, eta bat dator Ramón García Astiz arkitektoak idatzitako proiektuarekin.

Argitara ematen da bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 79. artikuluaren ondorioetarako (testu bategina onetsi zen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez).

Erabaki hau interesdunen eskura egonen da Udalaren egoitza elektronikoan.

Noainen (Elortzibar), 2025eko irailaren 19an–Alkate udalburua, Luis Maya Armendáriz.

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2512564