203. ALDIZKARIA - 2025eko urriaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ELORTZIBAR

Hiri-jarduketarako plan berezia 3. poligonoko 1. lurzatian, Imarkoainen. Behin betiko onespena

Elortzibarko Udalak, 2025eko irailaren 16an egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen hiri-jarduketarako plan berezi bat 3. poligonoko 1. lurzatian (San Martin kalea 34), Imarkoainen, Imarkoaingo Kontzejuak sustatua. Plana bat dator Pilar Garde Lafuentek idatzitako 2025eko maiatzeko proiektuarekin.

Hasiera batez onetsi zen 2025eko uztailaren 15eko osoko bilkuran harturiko erabaki baten bidez, eta hasierako onespen horren iragarkia argitaratu zen 2025eko 157. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abuztuaren 7an. Jendaurreko aldian, inork ez du alegaziorik aurkeztu.

Argitara ematen da, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Legearen testu bateginaren 79. artikuluarekin (1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsitako testu bategina). Onetsiriko agiriak interesdunen eskura egonen dira Udalaren egoitza elektronikoan.

Noainen (Elortzibar), 2025eko irailaren 18an–Alkate udalburua, Luis Maya Armendáriz.

Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).

L2512386

Iragarkiaren kodea: