2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ELORTZIBAR
Aldaketa Udal Planean, Dorreko Bentan (Zulueta) industria-lurzorua zabaltzeko. Araudia
2006ko ekainaren 2an, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen Noain Elortzibarko Udal Planaren aldaketa baten behin betiko onespena, Dorreko Bentan (Zulueta) industria-lurzorua zabaltzeko, Udalak sustaturik. Alabaina, hirigintzako araudia ez zen argitaratu.
Beraz, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu behar da hirigintzako araudi hori, jarraikiz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuari, zehazki, 29.2 artikuluari (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Noainen (Elortzibar), 2025eko irailaren 16an–Alkate udalburua, Luis Maya Armendáriz.
Onetsitako araudia (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2512225