2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TAFALLA
Xehetasun-azterketa, AR-2 banaketa areako UB-16ko A eta B lurzatiena. Behin betiko onespena
Tafallako Udalak, 2025eko irailaren 25ean egindako osoko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea xehetasun-azterketa bat, dagokiona Hiri-antolamenduko Plan Orokorreko AR-2 banaketa areako UB-16 oinarrizko unitateari (A eta B lurzatiak), Tresd Modular SLk 2025eko maiatzaren 7an aurkeztua, 2025eko maiatzaren 7an aurkeztua, garatzeko AR-2 banaketa arearen plan partzialeko determinazio bolumetrikoak eta diseinukoak, bete daitezen aipatu plan partzialaren 21. artikuluan ezarritako determinazioak (eraikinen arauei dagozkienak).
Tokiko Gobernu Batzarraren 2025eko otsailaren 13ko hasierako onespena argitaratu zen 2025eko 45. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 6an. 2025eko maiatzaren 7an, Tresd Modular SLk xehetasun-azterketa dokumentu berri bat aurkeztu zuen, eta Tokiko Gobernu Batzarrak 2025eko ekainaren 19an erabaki zuen 20 egunez jendaurrean jartzea; gaia 2025eko 148. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 24an, eta inork ez zuen alegaziorik aurkeztu.
Aipatutako erabakia argitaratzen da, onetsitako testu arautzailearekin batera, bete beharrez uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretua, zehazki, 79.1 artikulua (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Tafallan, 2025eko urriaren 3an.–Alkatea, Xabier Alcuaz Andueza.
Xehetasun-azterketa (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2513007