203. ALDIZKARIA - 2025eko urriaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDAZA

Aldaketa, Ubagoko UE-109 unitatearen mugaketan. Behin betiko onespena

Mendazako Udalak, 2025eko irailaren 24an egindako osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen mugaketa aldatzea Ubagoko UE-109 exekuzio unitatean.

Onespen-erabakia jendaurrean jartzen da, eta hirigintzako araudia argitaratzen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean. Hori dena, jarraikiz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluari (legegintzako foru dekretu horren bidez onesten da Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Xedapen orokorra onesten duen erabaki honen kontra, jar daiteke, hautara, honako errekurtso hauetako bat:

a) Gora jotzeko errekurtsoa, hautara, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan (Iruña), bi hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita, jarraikiz uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 46. artikuluari (Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legea).

Mendazan, 2025eko urriaren 1ean.–Alkatea, Javier Senosiáin Paternáin.

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2512971