2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ITZA
Xehetasun-azterketa, Zuastiko 2. poligonoko 159. lurzatian. Behin betiko onespena
Itzako Udalak, 2025eko irailaren 25ean egindako osoko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea xehetasun-azterketa bat 2. poligonoko 159. lurzatian (15.3 eremu homogeneoa), Plazaetxea Gestión Integral SLk sustatu duena. Xehetasun-azterketak helburu du lurzatiaren eremuan ezartzea zer eraikigarritasun-ezaugarri eta zer hirigintza-determinazio izan behar dituzten etorkizuneko garajeen itxiturek, zehazki, familia bakarreko etxebizitzetan integratutako garajeen itxiturek. Indarreko araudia bete beharko da, eta soberako eraikigarritasuna banatu egin beharko da, eremu homogeneoan egindako eraikina egin ondoren, eta aldatu egin beharko da barneko lerrokadura edo gehieneko lerrokadura, lurzatian, behe solairuan.
Edukia argitara ematen da, jarraikiz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 79. artikuluari (testu bategin hori onetsi zen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez).
Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da:
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzendu behar baitzaio Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo, bestela,
–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.
Itzan, 2025eko irailaren 30ean.–Alkatea, Floria Pistono Favero.
Xehetasun-azterketa (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2512889