2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ETXARRI ARANATZ
Hiri Jarduketako Plan Berezia, eraikigarritasuna handitzeko 1. poligonoko 866. lurzatian. Behin betiko onespena
Etxarri Aranazko Udalak, 2025eko maiatzaren 22an egindako Osoko Bilkuran, onartu du:
1.–Behin betiko onartzea Ion Albarracín Igoa jaunak sustatutako Hiri Jarduketako Plan Berezia, SI-6 sektoreko P-4 lurzatian eraikigarritasun gauzagarriaren gehikuntza artikulatzeko.
Hasierako onespena 2025eko 72. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 10ean, eta ez da alegaziorik aurkeztu.
2.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, dagokion araudia erantsita.
3.–Erabaki hau igortzea Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzura (Nafarroako Gobernuko Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentua), aintzat hartuz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72.4 artikuluan xedatutakoa.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79. artikuluan ezarritakoa aplikatzeko, argitara ematen dira behin betiko onespenaren erabakia eta hirigintzako araudia.
Etxarri Aranatzen, 2025eko urriaren 3an.–Alkateordea, Lur Iosu Larraza Lopez.
Hiri Jarduketako Plan Berezia (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2513014