2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
IRUÑA
Deialdia, langileriako ofizial administrariaren lanpostuan aritzeko 4 plaza lekualdaketa-lehiaketa berezi bidez betetzeko. Deialdia bete gabe deklaratzea
Giza Baliabideetako zuzendariak honako ebazpen hau eman zuen 2025eko irailaren 26an:
Iruñeko Udaleko Giza Baliabideetako zuzendariak 2025eko maiatzaren 19an emandako ebazpenaren bidez onetsi zuen langileriako ofizial administrariaren 4 lanpostu lekualdatze-lehiaketa berezi bidez betetzea, Iruñeko Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzura aritzeko.
Behin hautapen-prozesua amaituta, izangai batek ere ez du gainditu, eta beraz, EBATZI DUT:
1.–Deialdia bete gabe deklaratzea.
2.–Agintzea ebazpen hau argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Iruñeko Udalaren www.pamplona.es/eu webgunean.
Ebazpen honen aurka honako errekurtso hauetako bat paratzen ahal da:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.
c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Iruñeko Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.
Iruñean, 2025eko irailaren 26an.–Giza Baliabideetako Alorreko zuzendaria, Xabier Burgui Vergara.
Iragarkiaren kodea: L2512779